LibreOffice 25.2 laguntza
LibreOffice Writerrek grafikoak, taulak edo diagramak dauzkaten testu-dokumentuak diseinatu eta sortzeko aukera ematen dizu. Ondoren, dokumentuak hainbat formatutan gorde ditzakezu: OpenDocument formatu estandarrean (ODF), Microsoft Word aplikazioaren .doc formatuan, edo HTMLn. Horrez gain, dokumentua erraz esporta dezakezu Portable Document Format (PDF) formatura.
LibreOffice Writerren bidez oinarrizko dokumentuk sor ditzakezu, esaterako, zirkularrak, faxak, gutunak, txostenak eta dokumentu-batzeak, baita dokumentu luze eta konplexuak edo hainbat zatidun dokumentuak ere, bibliografia, erreferentzia-taula eta indizeekin osatuak.
LibreOffice Writerrek horrelako eginbide erabilgarriak ere baditu, adibidez ortografia-egiaztatzaile, sinonimoen hiztegia, autozuzenketa eta hitz-zatiketa, bai eta xede anitzetarako erabili daitezkeen txantiloi asko ere. Txantiloi berriak ere sortu daitezke morroiak erabilita.
LibreOffice offers a wide variety of options to design documents. Use the Styles window to create, assign and modify styles for paragraphs, individual characters, frames and pages. In addition, the Navigator helps you to quickly move around inside your documents, lets you look at your document in an outline view, and keeps track of the objects that you have inserted into your document.
Testu-dokumentuan indizeak eta taulak ere sor ditzakezu. Indize eta taulen egitura eta itxura zure beharretara egoki ditzakezu. Zuzeneko hiperesteken eta liburu-marken bidez testuko elementuetara zuzenean joan ahal izango zara.
LibreOffice Writerrek maketazioko eta marrazteko tresna anitz ditu, estilo profesionala duten dokumentuak sortzeko erabili ditzakezunak. Liburuxkak, berripaperak, gonbidapenak eta beste hainbat sortu ditzakezu. Zutabe anitzeko diseinuak erabili ditzakezu, bai eta markoak, grafikoak, taulak eta beste objektu batzuk ere.
LibreOffice aplikazioko testu-dokumentuek kalkulu-funtzio integratua dute, eta horrek kalkulu sofistikatuak eta esteka logikoak exekutatzen laguntzen dizu. Testu-dokumentutan oso erraz sor dezakezu taula bat kalkuluak egiteko.
LibreOffice Writerreko marrazte-tresnek marrazkiak, grafikoak, legendak eta beste marrazki mota batzuk zuzenean testu-dokumentuetan sortzeko aukera ematen dizute.
Formatu askotako irudiak txerta ditzakezu testu-dokumentu batean, esate baterako, JPG edo GIF formatua daukaten grafikoak. Horrez gain, galeriak clipart grafiko ugari eskaintzen ditu, eta Fontwork galeriak letra-tipoetarako efektu txundigarriak sortzen ditu.
Programaren interfazea programa zure lehentasunen arabera konfiguratzeko diseinatuta dago, ikonoak eta menuak pertsonalizatzea barne. Hainbat leiho koka ditzakezu leiho mugikor gisa pantailako edozein lekutan, adibidez, 'Estiloak' leihoa edo 'Nabigatzailea' leihoa. Leiho batzuk laneko arearen ertzean ere atraka ditzakezu.
Arrastatu eta jaregin eginbidearen bidez azkar eta eraginkortasunez lan egin dezakezu LibreOffice aplikazioko testu-dokumentuetan. Adibidez, objektuak (esaterako, galeriako grafikoak) kokaleku batetik bestera arrastatu eta jaregin ditzakezu dokumentu berean edo irekitako LibreOffice dokumentuen artean.
Laguntza-sistema erabil dezakezu LibreOffice aplikazioetarako erreferentzia oso gisa, zeregin sinple eta konplexuentzako argibideak barne.