OLE objektua barra
OLE objektua barra objektuak hautatutakoan agertzen da, eta objektuak formateatzeko eta kokatzeko funtziorik garrantzitsuenak ditu.
Ezarri paragrafo-estiloa
Estilo bat esleitzen dio uneko paragrafoari, hautatutako paragrafoari edo hautatutako objektuari.
Ez egokitu
Objektua dokumentuko beste lerro batean kokatzen du. Testua objektuaren gainean edo azpian agertuko da dokumentuan, eta ez objektuaren alboetan.Ezarpen hori Egokitu fitxan ere aukeratu dezakezu.
Egokitu
Testua objektuaren ertzeko markoaren lau aldeetan egokitzen du.Ikono hori Egokitu fitxako Orrialde-egokitzea aukerari dagokio.
Zeharkatu
Objektua testuaren aurrean kokatzen du. Efektu bera Egokitu fitxaren bidez ere lor dezakezu.
Lerrokatu ezkerrean
Hautatutako objektuen ezkerreko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren ezkerreko ertza ezkerreko orrialde-marjinan lerrokatuko da.
Zentratu horizontalean
Hautatutako objektuak horizontalean zentratzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren zentroa horizontalean erdian lerrokatuko da orrialdean.
Lerrokatu eskuinean
Hautatutako objektuen eskuineko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren eskuineko ertza eskuineko orrialde-marjinan lerrokatuko da.
Lerrokatu goian
Hautatutako objektuen goiko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren goiko ertza goiko orrialde-marjinan lerrokatuko da.
Lerrokatu bertikalean zentratuta
Hautatutako objektuak bertikalean zentratzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren zentroa bertikalean erdian lerrokatuko da orrialdean.
Lerrokatu behean
Hautatutako objektuen beheko ertzak bertikalean lerrokatzen ditu. Draw edo Impressen objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren beheko ertza beheko orrialde-marjinan lerrokatzen da.
Ertzak
Ertzak tresna-barra irekitzeko, egin klik Ertzak ikonoan. Orri-area edo objektu baten ertzak aldatu ahal izango dituzu.
Marraren estiloa
Marraren estiloa tresna-barra irekitzeko egin klik ikono honetan. Ertzaren marraren estiloa aldatzeko aukera emango dizu.
Ertzaren kolorea
Ertzaren kolorea tresna-barra irekitzeko, egin klik Marra-kolorea (ertzarena) ikonoan. Objektu baten ertzaren kolorea aldatu ahal izango duzu.
Objektu-propietateak
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hautatutako objektuaren propietateak alda ditzakezu, adibidez, tamaina eta izena.
Ekarri aurrera
Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren goialdera eramaten du. Horrela, beste objektuen aurretik egongo da.
Eraman atzera
Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren behealdera eramaten du. Horrela, beste objektuen atzetik egongo da.