LibreOffice 25.2 laguntza
Marko bat hautatutakoan, Markoa barrak markoa formateatzeko eta kokatzeko funtzio garrantzitsuenak eskaintzen ditu.
Estilo bat esleitzen dio uneko paragrafoari, hautatutako paragrafoari edo hautatutako objektuari.
Objektua dokumentuko beste lerro batean kokatzen du. Testua objektuaren gainean edo azpian agertuko da dokumentuan, eta ez objektuaren alboetan.
Ezarpen hori Egokitu fitxa-orrian ere aukeratu daiteke.
Testua objektuaren ertzeko markoaren lau aldeetan egokitzen du.
Ikono honek Egokitu fitxa-orriaren Orrialde-egokitzea aukera ordezkatzen du.
Objektua testuaren aurrean kokatzen du.
Ezarpen hori Egokitu fitxa-orrian ere definitu daiteke.
Hautatutako objektuen ezkerreko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren ezkerreko ertza ezkerreko orrialde-marjinan lerrokatuko da.
Hautatutako objektuak horizontalean zentratzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren zentroa horizontalean erdian lerrokatuko da orrialdean.
Hautatutako objektuen eskuineko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren eskuineko ertza eskuineko orrialde-marjinan lerrokatuko da.
Hautatutako objektuen goiko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren goiko ertza goiko orrialde-marjinan lerrokatuko da.
Hautatutako objektuak bertikalean zentratzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren zentroa bertikalean erdian lerrokatuko da orrialdean.
Hautatutako objektuen beheko ertzak bertikalean lerrokatzen ditu. Draw edo Impressen objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren beheko ertza beheko orrialde-marjinan lerrokatzen da.
Ertzak tresna-barra irekitzeko, egin klik Ertzak ikonoan. Orri-area edo objektu baten ertzak aldatu ahal izango dituzu.
Marraren estiloa tresna-barra irekitzeko egin klik ikono honetan. Ertzaren marraren estiloa aldatzeko aukera emango dizu.
Ertzaren kolorea tresna-barra irekitzeko, egin klik Marra-kolorea (ertzarena) ikonoan. Objektu baten ertzaren kolorea aldatu ahal izango duzu.
Egin klik tresna-barra bat irekitzeko, non paragrafo baten atzeko planoaren kolorea hauta dezakezun. Kolorea uneko paragrafoaren edo hautatutako paragrafoaren atzeko planoari aplikatzen zaio.
Testu eta objektuen zutabe bat baino gehiagoren diseinua sortzeko erabil dezakezun markoa txertatzen du.
Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren goialdera eramaten du. Horrela, beste objektuen aurretik egongo da.
Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren behealdera eramaten du. Horrela, beste objektuen atzetik egongo da.
Aingura-aukera desberdinen artean txandakatzea ahalbidetzen du.
Hautatutako markoa hurrengo markoarekin estekatzen du. Testua marko batetik bestera joaten da automatikoki.
Bi markoen arteko esteka hausten du. Hautatutako markotik helburu-markora zabaltzen den esteka bakarrik hautsi dezakezu.