Erregelak

Erregelek orrialdearen neurriak eta tabulazio, koska, ertz eta zutabeen kokalekua bistaratzen dute. Hori dena aldatzeko sagua erabil dezakezu.

Erregelan klik bikoitza eginda, Paragrafoa elkarrizketa-koadroa irekitzen da, eta hor zuzeneko paragrafo-formatua esleitu ahal zaio uneko paragrafoari edo hautatutako paragrafo guztiei.

Tabulazioak ezarri

Erregelan ezar itzazu uneko paragrafoaren tabulazioak edo saguarekin hautatutako paragrafo guztienak.

Koskak, marjinak eta zutabeak ezartzea

Uneko paragrafoaren koskak eta marjinak edo hautatutako paragrafo guztienak saguarekin defini ditzakezu.

Emaguzu laguntza!