LibreOffice 7.3 laguntza
Testu-dokumentuetan taulak txertatzeko, editatzeko eta ezabatzeko komando guztiak ditu.
Taula berria txertatzen du.
Azpimenu bat irekitzen du honako komando-aukerak erakusteko:
Txertatu errenkada bat kurtsorea unean kokatuta dagoen errenkadaren gainean.
Txertatu errenkada bat kurtsorea unean kokatuta dagoen errenkadaren azpian.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du errenkadak txertatzeko.
Txertatu zutabe bat kurtsorea unean kokatuta dagoen zutabearen aurrean.
Txertatu zutabe bat kurtsorea unean kokatuta dagoen zutabearen atzean.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du zutabeak txertatzeko.
Azpimenu bat irekitzen du honako komando-aukerak erakusteko:
Hautatutako errenkada ezabatzen du.
Hautatutako zutabeak ezabatzen ditu.
Uneko taula ezabatzen du.
Azpimenu bat irekitzen du honako komando-aukerak erakusteko:
Uneko gelaxka hautatzen du.
Uneko errenkada hautatzen du.
Uneko zutabea hautatzen du.
Uneko taula hautatzen du.
Azpimenu bat irekitzen du honako komando-aukerak erakusteko:
Errenkada-altuera elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor errenkaden altuera alda dezakezu.
Ezarri errenkada-altuera edukiak onartzen duen tamainarik txikienera, hautatutako errenkada bakoitzeko.
Zutabe-zabalera elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor zutabeen zabalera alda dezakezu.
Ezarri zutabe-zabalera edukiak onartzen duen tamainarik txikienera, hautatutako zutabe bakoitzeko.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor taulako zenbakien formatua zehaztu dezakezu.
Taula-gelaxka batean sartutako zenbakiak edo datak automatikoki ezagutzeko ezarpena txandakatzen du, sartutako testua zenbaki-formatu egokira bihurtu dadin.
Errepikatu taularen izenburua taulak hartzen duen orrialde bakoitzean.
Orrialde-jauzi bat edo zutabe-jauzi ahalbidetzen du taularen errenkada baten barruan. Aukera hori ezin zaio taularen lehen errenkadari aplikatu Errepikatu izenburua aukera hautatuta badago.
Azpimenu bat irekitzen du honako komando-aukerak erakusteko:
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hautatutako testua taula bihur dezakezu.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor uneko taula testu bihur dezakezu.
Formula barra irekitzen du formulak sartzeko edo editatzeko.