Tresnak

Ortografia-tresnak, dokumentuan gehi dezakezun objektuen galeria eta menuak konfiguratzeko eta programa-hobespenak ezartzeko tresnak ditu.

Ortografia

Ortografia eskuz egiaztatzen du.

Ortografiaren egiaztatze automatikoa

Idazten duzun bitartean automatikoki egiaztatzen du ortografia eta akatsak azpimarratzen ditu.

Sinonimoak

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du uneko hitza sinonimo edo zerikusia duen termino batekin ordezteko.

Hizkuntza

Azpimenu bat irekitzen du hizkuntzaren komando zehatzak aukeratzeko.

Hitz-kontaketa

Hitzak eta karaktereak zenbatzen ditu, zuriuneekin edo zuriunerik gabe, uneko hautapenean eta dokumentu osoan. Zenbaketa eguneratuta mantentzen da idatzi ahala edo hautapena aldatu ahala.

Irisgarritasun-egiaztatzea

Begiratu dokumentuak izan ditzakeen irisgarritasun-arazo arruntak eta egiaztatu PDF/UA espezifikazioak betetzen direla PDF esportatzeko elkarrizketa-koadroan.

Autozuzenketa

Fitxategiari automatikoki formatua ematen dio, Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketa-auerak atalean ezarritako aukerak erabilita.

Autotestua

Autotestua sortu, editatu edo txertatzen du. Formatudun testua eta grafikoak, taulak eta eremuak dituen testua Autotestu gisa gorde dezakezu. Autotestua azkar txertatzeko, idatzi Autotestuaren lasterbidea dokumentuan eta sakatu F3.

Irudi-mapa

URLak gune bero deitzen diren area zehatz batzuetan, grafiko batean edo grafiko multzo batean erants daitezke. Irudi-mapa bat gune bero bat edo gehiagoren talde bat da.

Estali

Dokumentuak estaltzen direnean, bere zati batzuk edo zenbait hitz estali egiten dira beste inork erabili edo ikusi ez ditzan.

Estaltze automatikoa

Erabili estaltze automatikoa automatikoki estali nahi diren hitzak eta ereduak definitzeko.

Kapitulu-zenbakitzea

Uneko dokumentuko kapitulu-zenbakitzerako zenbakitze-eskema eta eskema-formatua zehazten ditu.

Lerro-zenbakitzea

Uneko dokumentuaren lerro-zenbakiak gehitu, kendu eta formateatzen ditu. Paragrafo bat lerro-zenbakitzetik kanpo uzteko, egin klik paragrafoan, aukeratu Formatua - Paragrafoa, egin klik Eskema eta zerrenda fitxan, eta garbitu Sartu paragrafo hau lerro-zenbakitzean kontrol-laukia.

Oin-oharrak eta amaiera-oharrak

Oin-oharren eta amaiera-oharren bistaratze-ezarpenak zehazten ditu.

Posta-konbinazioko morroia

Posta-konbinazioko morroia abiarazten du gutun-ereduak sortzeko edo mezu elektronikoak bidaltzeko.

Datu-base bibliografikoa

Txertatu, ezabatu, editatu eta antolatu erregistroak datu-base bibliografikoan.

Helbide-liburuaren iturburua

Editatu helbide-liburuaren eremu-esleipena eta datu-iturburuak.

Eguneratu

Uneko dokumentuan eduki dinamikoa duten elementuak eguneratzen ditu, adibidez, eremuak eta indizeak.

Babestu dokumentua

Dokumentuko eremuek eta laster-markek idaztearen aurka duten babesa aktibatzen/desaktibatzen du.

Kalkulatu

Hautatutako formula kalkulatu eta emaitza arbelean kopiatzen du.

Ordenatu

Hautatutako paragrafoak edo errenkadak alfabetikoki edo zenbakiekin ordenatzen ditu. Ordenatzeko hiru gako definitu eta ordenatzeko gako alfanumerikoak edo zenbakizkoak konbina ditzakezu.

Makroak

Makroak grabatu edo antolatu eta edita daitezke.

Hedapenen kudeatzailea

Hedapenen kudeatzaileak LibreOffice hedapenak gehitzen, kentzen, desgaitzen, gaitzen eta eguneratzen ditu.

Pertsonalizatu

LibreOffice aplikazioaren menuak, laster-menuak, laster-teklak, tresna-barrak eta gertaerei esleitutako makroak pertsonalizatzen ditu.

Aukerak

Programaren konfigurazioa pertsonalizatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du komando honek.

Emaguzu laguntza!