Formatua

Dokumentuaren diseinua eta edukia formateatzeko komandoak ditu.

Testua

Azpimenu bat irekitzen du testuari formatua emateko komandoak aukeratu ahal izateko.

Tarteak

Testu-tarteak hautatzeko komandoak dituen azpimenu bat irekitzen du.

Lerrokatu testua

Testua eta objektuak lerrokatzeko azpimenu bat irekitzen du.

Klonatu formatua

Lehenengo, hautatu testu bat edo objekturen bat, eta ondoren, sakatu ikono hau. Gero, sakatu edo arrastatu beste testu baten gainean edo sakatu objektu batean, formatu bera aplikatzeko.

Garbitu zuzeneko formatua

Hautapenaren formatu zuzena kentzen du.

Karakterea

Hautatutako karaktereen letra-tipoa eta letra-tipoaren formatua aldatzen ditu.

Paragrafoa

Uneko paragrafoaren formatua aldatzen du, adibidez koskak eta lerrokatzea.

Zerrendak

Zerrenda-paragrafoen formatua aldatzeko baliatu daitekeen azpimenu bat irekitzen du.

Buletak eta zenbakitzea

Zenbakitzea edo buletak gehitzen dizkio uneko paragrafoari edo hautatutako paragrafoei, eta zenbakitzearen edo buleten formatua editatzea ahalbidetzen du.

Orrialde-estiloa

Zehaztu uneko orrialde-estiloaren formatu-estiloak eta diseinua. Orrialde-marjinak, goiburukoak eta orri-oinak eta orrialdearen atzealdea ere zehaztu daiteke.

Titulu-orrialdea

Izenburu-orrialde bat diseinatzeko baliatu daitekeen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Iruzkinak

Iruzkinak daudenean, karaktereen elkarrizketa-koadroa agertzen da. Letra-tipoari eta letra-formatuari egindako aldaketak iruzkin guztiei aplikatzen zaizkie.

Asiar fonetikaren gida

Karaktere asiarrean alboan oharrak gehi daitezke ahoskerarako gida gisa erabiltzeko.

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Zutabeak

Orrialde-estilo, marko edo sekzioen zutabe kopurua eta zutabe-diseinua zehazten ditu.

Ur-marka

Ur-markako testu bat txertatzen du uneko orrialdearen estiloaren atzeko planoan.

Sekzioak

Dokumentuan zehaztutako sekzioen propietateak aldatzen ditu. Sekzio bat txertatzeko, hautatu testua edo egin klik dokumentuan eta aukeratu Txertatu - Sekzioa.

Irudia

Hautatutako irudiaren tamaina, kokalekua eta beste propietate batzuk zehazten ditu.

Testu-koadroa eta forma

Azpimenua irekitzen du hautatutako testu-koadroaren edo formaren propietateak editatzeko.

Markoa eta objektua

Markoak estekatzea eta askatzea, eta hautatutako markoaren propietateak editatzea ahalbidetzen duen azpimenu bat irekitzen du.

Izena

Hautatutako objektuari izen bat esleitzen dio. Horrela, azkar aurki daiteke objektua Nabigatzailean.

Deskribapena

Ordezko testua eta deskribapena esleitzen dizkie hautatutako objektuari. Testu horiek ordezko etiketa gisa egongo dira erabilgarri dokumentuan, erabilerraztasun-tresnek erabili ahal ditzaten. Irudien etiketa gisa ere egongo dira erabilgarri dokumentua esportatzen denean.

Aingura

Hautatutako objektuaren ainguratze-aukerak erakusten ditu.

Egokitu

Zehaztu testua nola egokitu nahi duzun objektuaren inguruan. Testuaren eta objektuaren arteko tartea ere zehaztu dezakezu.

Antolatu

Hautatutako objektu(ar)en pilatze-ordena aldatzen du.

Biratu edo irauli

Hautatutako forma edo irudia biratu edo iraultzeko aukera eskaintzen duen azpimenu bat irekitzen du. Testu-koadroak biratu besterik ezin dira egin.

Elkartu

Hautatutako objektuak batera mantentzen dira. Horrela, objektu bakar gisa eraman edo formatea daitezke.

Emaguzu laguntza!