LibreOffice 7.6 laguntza
Komando horiek uneko dokumentuari aplikatzen zaizkio edo dokumentu bat sortzeko, lehendik dagoen bat irekitzeko edo aplikazioa ixteko erabiltzen dira.
Tokiko edo urruneko fitxategi bat irekitzen du edo testua txertatzen du fitxategi batetik. Posible da fitxategi anitz irekitzea.
Azkenekoz irekitako fitxategiak zerrendatzen ditu. Zerrendako fitxategi bat irekitzeko, egin klik haren izenean.
Eskutitz pertsonalak zein enpresakoak, faxak, agendak eta beste hainbat sortzeko bidean gidatzen zaitu.
Uneko dokumentuaren bertsio anitz gordetzen eta antolatzen ditu fitxategi berean. Aurreko bertsioak ireki, ezabatu eta konpara daitezke.
Uneko dokumentua beste leku batean edo beste fitxategi-izen edo fitxategi mota batekin gordetzen du.
Uneko dokumentuaren aldi baterako kopia bat sortzen du HTML formatuan, sistemaren web-arakatzaile lehenetsia irekitzen du, eta HTML fitxategia web-arakatzailean bistaratzen du.
Aurrebista moduan egonik, inprimatutako orrialdearen aurrebista erakusten du edo aurrebista ixten du.
Uneko dokumentua, hautapena edo zehaztu diren orrialdeak inprimatzen ditu. Uneko dokumentuaren inprimatzeko aukerak ere ezarri daitezke. Inprimatzeko aukerak inprimagailuaren eta erabiltzen den sistema eragilearen arabera aldatu daitezke.
Hautatu uneko dokumenturako inprimagailu lehenetsia eta aldatu inprimatze-aukerak.
Uneko fitxategiaren propietateak bistaratzen ditu, estatistikak barne, adibidez, hitz-kontaketa eta fitxategiaren sortze-data.
Dokumentuan eta dokumentutik sinadura digitalak gehitzen eta kentzen ditu. Elkarrizketa-koadroa ziurtagiriak ikusteko ere erabil daiteke.
LibreOffice programa guztietatik irteten da eta aldaketak gordetzeko eskatzen du. Komando hau ez dago macOS sistemetan.