Testua objektuen inguruan egokitzea

Testua objektu baten inguruan egokitzeko

  1. Hautatu objektua.

  2. Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak, eta egin klik Egokitu fitxan, aplikatu nahi duzun egokitze-estiloa aukeratzeko.

    Uneko egokitze-estiloa buletaren bidez adierazten da.

Egokitze-propietateak zehazteko

  1. Hautatu objektua.

  2. Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak, eta egin klik Egokitu fitxan.

  1. Ezarri nahi dituzun aukerak.

  2. Sakatu Ados.

Grafiko baten egokitze-ingerada aldatzeko

Testua inguratzen duen forma alda dezakezu.

  1. Hautatu grafikoa, egin klik eskuineko botoiaz eta aukeratu Egokitu - Editatu ingerada.

  1. Erabili tresnak ingerada berri bat marrazteko, eta ondoren sakatu Aplikatu ikonoa (egiaztatze-marka berdea).

  2. Itxi Ingerada-editorea leihoa.

Emaguzu laguntza!