LibreOffice 24.8 laguntza
LibreOffice aplikazioak sarri erabiltzen dituzun hitzak automatikoki osatzea nahi baduzu, doikuntza batzuk egin ditzakezu, jokaera hori are gehiago zehazteko. Nahi izanez gero, bildutako hitzen uneko zerrenda gorde dezakezu, hurrengo saioan erabili ahal izateko.
Hitz-osatzea hobeto doitzeko, aukeratu
eta hautatu hurrengo aukeretako bat:Hautatu Erantsi zuriunea.
Zuriunea karaktere bat eransten da hurrengo hitzaren aurreneko karakterea idazten duzunean automatikoki osatutako hitzaren ondoren. Zuriunea karakterea kendu egiten da hurrengo karakterea mugatzaile bat bada, hala nola, puntu bat edo lerro-jauzi karakterea.
Aukeratu tekla iradokitutako hitza onartzeko Onartu honekin zerrenda-koadroa erabiliz.
Erabili Hitzaren gutxieneko luzera koadroa hitz batek zerrendan egoteko eduki behar duen gutxieneko karaktere kopurua ezartzeko.
Desgaitu Dokumentu bat ixtean, kendu dokumentu horretan bildutako hitzak zerrendatik aukera.
Orain zerrenda ireki dituzun beste dokumentuentzako ere baliagarria da. Azken LibreOffice dokumentua ixten duzunean, hitzen zerrenda ezabatu egiten da.
Kontrol-laukia gaitzen duzunean, zerrenda irekita dagoen uneko dokumentuarentzako da soilik baliagarria.
Hitz-zerrenda uneko LibreOffice saioak baino gehiago irautea nahi baduzu, gorde dokumentu gisa, hurrengo atalean deskribatzen den bezala.
Ortografia-egiaztatze automatikoa gaituta badago, egiaztapenak ezagutzen dituen hitzak besterik ez dira biltzen.
Erabili hitzen zerrenda termino teknikoen definitutako multzo batekin hasteko beti hitz-osatzeko eginbidea.
Ireki hitz-osatzean erabiltzea nahi dituzun terminoak dituen testu-dokumentua.
Hitz-osatzearen eginbideak hitzak biltzen ditu.
Hautatu zerrendako hitz batzuk edo guztiak.
Erabili ⌘ Ctrl+C hautatutako hitz guztiak arbelean kopiatzeko. Itsatsi arbela dokumentu berri batean eta gorde, bildutako hitzen erreferentzia-zerrenda bat izateko.
Beranduago, erreferentzien zerrenda ireki dezakezu eta hitzak automatikoki bildu ditzakezu, hitz-osatzearen eginbidea definitutako hitzen multzo batekin hasteko.