Sinonimoak

Erabili sinonimoen hiztegia sinonimoak edo hitz erlazionatuak bilatzeko.

  1. Egin klik bilatzea edo ordeztea nahi duzun hitzaren gainean.

  2. Aukeratu Tresnak - Hizkuntza - Sinonimoak, edo sakatu +F7.

  3. 'Ordezkoan' zerrendan, egin klik sarrera batean, erlazionatutako terminoa "Ordeztu honekin" testu-koadrora kopiatzeko.

  4. Aukeran, egin klik bikoitza sarrera batean zerikusia duten terminoak bilatzeko. Teklatuko gora edo behera geziak ere erabil ditzakezu sarrera bat hautatzeko. Sakatu Sartu ordezteko, edo sakatu zuriune-barra bilatzen jarraitzeko.

  5. Sakatu Ordeztu.

Hasieran, thesaurusak dokumentuan hautatutako hitzaren hizkuntza erabiltzen du, hizkuntza horretarako thesaurusaren liburutegia instalatuta egonez gero. Thesaurusaren elkarrizketa-koadroko tituluak erabiltzen ari den hizkuntza bistaratzen du.

note

Hitza beste hizkuntza batean bilatzeko, sakatu 'Hizkuntza' botoia eta hautatu instalatuta dagoen sinonimoen hiztegietako bat. Gerta daiteke sinonimoak ez egotea zenbait hizkuntzetarako. Sinonimoen liburutegia duten hizkuntzak Hedapenak webgunetik instalatu daitezke.


Thesaurus liburutegi bat hitz baten hizkuntza batentzako instalatua dago, hitzaren testuinguruko menuak Sinonimoak azpimenu bat erakusten du. Hautatu azpimenuko edozer terminoetariko bat hitza ordezteko.

Emaguzu laguntza!