LibreOffice 25.2 laguntza
Titulu-orrialdeak argitalpenaren informazioa ematen duten eta dokumentuaren hasieran kokatuta dauden orrialdeak dira. Argitalpenaren titulua, egilearen izena eta beste zenbait datu ematen ditu. Orrialde horiek dokumentu-gorputzeko orrialdeek duten diseinua ez den beste diseinu bat dute: zenbaitetan ez dute orrialde-zenbakitzetik, goiburuko eta orri-oin desberdina izan dezakete, edo beste marjina batzuk eta beste atzeko plano bat izan dezakete.
Dokumentu mota askok, esaterako gutunek eta txostenek, dokumentuko gainerako orrialdeetatik desberdina den lehen orrialdea dute. Esaterako, gutun baten lehen orrialdeak goiburu desberdina izan ohi du, edo txosten baten lehen orrialdeak ez du goiburukorik eta orri-oinik, eta beste orrialdeek badute. Horrelakoak erraz sor daitezke LibreOffice Writer erabilita.
Orrialde-estiloetan orrialde-goiburukoa eta orri-oina, zenbakitzea, marjinak eta orientazioa eta antzeko propietateak sartzen dira. LibreOffice Writer aplikazioak uzten du titulu-orrialde zuri bat sartzen dokumentuko edozein puntutan, edo lehendik dagoen orrialde bati titulu-orrialdearen formatua ematen, bai orrialde-jauzi bat txertatuta eta ondoren nahi duzun orrialde-estiloa ezarrita, bai kurtsorearen kokalekuan orrialde-estiloa aldatuta.
'Lehenetsia' orrialde-estiloa (edo beste edozein) zure dokumentuan erabiliz gero, nahi duzun goiburukoa edo orri-oina gehitu diezaiokezu lehen orrialdeari, Orrialde-estiloa elkarrizketa-koadroko goiburukoaren/orri-oinaren fitxan, eta ondoren goiburukoa edo orri-oina gehituta. Goiburuko edo orri-oin desberdina gehi dezakezu dokumentuko beste orrialdeetan.
aukera desaktibatutaKokatu kurtsorea lehen orrialdean,
From the Menu Bar, choose
Hautatu Bihurtu uneko orrialdeak titulu-orrialde
Hautatu titulu-orrialdearen estiloa Editatu orrialde-propietateak arean
Modu lehenetsian, LibreOffice aplikazioak Lehen orrialdea orrialde-estiloa hautatzen du.
Ezarri orrialde-zenbakitzea berrezartzeko aukerak.
Sakatu Ados.
Horrek uneko orrialdeari Lehen orrialdea estiloa emango dio eta hurrengo orrialdeek Estilo lehenetsia estiloa izango dute
Kokatu kurtsorea titulu-orrialde berria txertatu nahi duzun tokian.
From the menu bar select
.Hautatu Txertatu titulu-orrialde berriak
Ezarri gehituko den titulu-orrialdeen kopurua eta
Ezarri titulu-orrialdearen kokapena biratze-koadroan bere orrialde-zenbakia ezarrita.
Ezarri orrialde-zenbakitzea berrezartzeko aukerak.
Sakatu Ados
Horrek orrialde-jauzi bat txertatuko du eta uneko orrialde-estiloa Lehen orrialdea estilora aldatuko du. Hurrengo orrialdeek Estilo lehenetsia orrialde-estiloa izango dute.
Ezin da titulu-orrialde bat ezabatu. Bere orrialde-estiloaren formatua aldatu behar duzu, Lehen orrialdea izatetik nahi duzun beste edozein orrialde-estiloa izan dezan.
Kokatu kurtsorea estiloa aldatu nahi diozun orrialdean
Open the Styles panel of the Sidebar and select Page Styles.
From the Page Style list, select the page style you want to apply.
Egin klik bikoitza aplikatu nahi duzun orrialde-estiloan.