Testu-dokumentu osoa txertatzea

Testu-fitxategi bat txertatzeko

  1. Kokatu kurtsorea dokumentuan, fitxategia txertatu nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Testua fitxategitik.

  3. Lokalizatu txertatzea nahi duzun testu-dokumentua eta sakatu Ados.

Testu-dokumentuaren edukia uneko dokumentuan kapsulatzen da, eta ez da eguneratzen iturburu-fitxategia aldatzen bada. Edukia automatikoki eguneratzea nahi baduzu iturburu-dokumentua aldatzean, txertatu fitxategia esteka gisa.

Testu-dokumentu osoa esteka gisa txertatzeko

  1. Kokatu kurtsorea dokumentuan, fitxategia txertatu nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Sekzioak.

  3. Idatzi izena Sekzio berria koadroan, eta hautatu Esteka kontrol-laukia.

  4. Fitxategi-izena koadroan, idatzi txertatu nahi duzun fitxategiaren izena, edo egin klik Arakatu botoian eta bilatu fitxategia.

    Helburuko testu-dokumentuak sekzioak baditu, txertatu nahi duzun sekzioa hautatu ahal duzu Sekzioak koadroan.

  5. Nahi izanez gero, ezarri sekzioarentzako formatu-aukerak.

  6. Egin klik Txertatu botoian.

LibreOffice aplikazioak automatikoki eguneratzen du txertatutako sekzioaren edukia iturburu-dokumentua aldatzen den bakoitzean. Sekzioaren edukia eskuz eguneratzeko, aukeratu Tresnak - Eguneratu - Eguneratu dena.

Emaguzu laguntza!