Txantiloiak eta estiloak

Txantiloiak elementu zehatzak dituzten dokumentuak dira. Formatu-estiloak, irudiak, taulak, beste objektu batzuk eta bestelako informazioa eduki ditzakete. Txantiloiak beste dokumentu batzuk sortzeko oinarri gisa erabiltzen dira. Adibidez, dokumentuan paragrafo- eta karaktere-estiloak definitu daitezke, dokumentua txantiloi gisa gorde, eta, gero, txantiloia estilo horiek dituen dokumentu berria sortzeko erabili.

Txantiloi lehenetsi bat hautatu daiteke LibreOffice dokumentu berri guztiek hura erabili dezaten kontrakoa adierazten ez bada (adibidez, dokumentu berria beste txantiloi batetik abiatuta sortzen bada).

LibreOffice aplikazioak txantiloi aurredefinitu anitz ditu, testu-dokumentu desberdinak (adibidez, negozio-gutunak) sortzeko erabili daitezkeenak.

Emaguzu laguntza!