Txantiloi lehenetsia aldatzea

Txantiloi lehenetsiak formatu-informazio lehenetsia du testu-dokumentu berriarentzat. Nahi izanez gero, beste txantiloi bat sortu eta txantiloi lehenetsi gisa erabil dezakezu.

Txantiloi lehenetsia sortzeko

  1. Sortu dokumentu bat eta gehitu nahi dituzun edukia eta formatu-estiloak.

  2. Aukeratu Fitxategia - Txantiloiak - Gorde Txantiloi gisa.

  3. Txantiloi berria koadroan, idatzi txantiloi berriaren izena.

  4. Agertuko den elkarrizketa-koadroan, egin klik bikoitza "Txantiloiak" karpetan, eta ondoren sakatu Gorde. Izen bat eskatuko dizu aplikazioak; idatzi izen bat eta sakatu Ados.

  5. Aukeratu Fitxategia - Berria - Txantiloiak

  6. Egin klik bikoitza "Txantiloiak" karpetan.

  7. Egin klik sortu duzun txantiloian, eta ondoren sakatu Ezarri lehenetsi gisa.

  8. Itxi elkarrizketa-koadroa.

Emaguzu laguntza!