LibreOffice 7.3 laguntza
Gelaxken eta zutabeen zabalera eta errenkaden altuera alda ditzakezu.
Errenkadak eta zutabeak uniformeki banatu daitezke
barrako tresna-barrako ikonoak erabilita.Egin ekintza hauetako bat:
Jarri saguaren erakuslea zutabea banatzen duen marraren gainean erakuslea ikono bereizlea bihurtu arte, eta orduan, arrastatu marra beste kokaleku batera.
Jarri saguaren erakuslea erregelan zutabea banatzen duen marraren gainean erakuslea ikono bereizlea bihurtu arte, eta orduan, arrastatu marra beste kokaleku batera.
Sakatuta eduki ⌘Ctrl tekla eta arrastatu objektua objektuaren kopia sortzeko.
Kokatu kurtsorea zutabeko gelaxka batean, mantendu ⌥ Alt tekla, eta sakatu ezker edo eskuin gezi-tekla.
Orriaren ezkerreko ertza eta taularen ertzaren arteko tartea handitzeko, mantendu ⌥ Alt+Shift, eta sakatu eskuinerako gezi-tekla.
Gezi-teklek portaera zehaztu daiteke LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Taula atalean, nahi diren aukerak Teklatuaren maneiua arean hautatuta.
Mantendu ⌥+⌘Alt+Ctrl, eta sakatu ezker edo eskuin gezi-tekla
Errenkada baten altuera aldatzeko, kokatu kurtsorea errenkadako gelaxka batean, mantendu ⌥ Alt tekla, eta sakatu gorako edo beherako gezi-tekla.
Taulen zabalera eta altuera aldatzeko, egin ekintza hauetako bat:
Egin klik taularen barruan. Erregeletan, arrastatu area zuriaren eta grisaren arteko ertza taulari tamaina aldatzeko.
Egin klik taularen barruan. Aukeratu
elkarrizketa-koadroa irekitzeko, eta ezarri zenbakien propietateak.Testua taularen alboetara egokitzeko, eta bi taula elkarren alboan kokatzeko, taulok marko baten barruan txertatu behar dira. Egin klik taularen barruan, sakatu ⌘Ctrl+A bi aldiz taula osoa hautatzeko, eta ondoren aukeratu Txertatu - Markoa.
HTML orrietako taulek ez dute eskaintzen OpenDocument formatuko taulak bezainbeste propietate eta komando.