LibreOffice 24.8 laguntza
Elkarren ondoko gelaxkak hauta ditzakezu, eta ondoren, gelaxka bakarrean batu. Alderantziz, gelaxka handi bat hartu eta hainbat gelaxketan zatitu dezakezu.
Hautatu elkarren ondoko gelaxkak.
Aukeratu Taula - Batu gelaxkak.
Kokatu kurtsorea zatitu beharreko gelaxkan.
Aukeratu Taula - Zatitu gelaxkak.
Elkarrizketa-koadro bat agertuko da, eta horren bidez, gelaxka bi gelaxketan edo gelaxka gehiagotan zatitu dezakezu, horizontalean edo bertikalean.