Estiloak hautapenetatik eguneratzea

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak edo sakatu .

  2. Egin klik eguneratu nahi duzun estilo-kategoriaren ikonoan.

  3. Dokumentuan, hautatu eguneratutako estiloa nondik kopiatu nahi duzun. Adibidez, egin klik eskuzko formatua aplikatu diozun paragrafo batean, haren formatua kopiatzeko.

  4. 'Estiloak' leihoan, egin klik eguneratu nahi duzun estiloan.

  5. Egin klik Estiloen ekintzak ikonoaren alboko gezian eta aukeratu Eguneratu hautatutako estiloa azpimenuan.

note

Dokumentuan kurtsorea dagoen kokalekuko testuaren atributuak (formatua eskuz eman zaienak) bakarrik gehituko zaizkio 'Estiloak' leihoan hautatuta dagoen estiloari. Estilo baten barruan aplikatutako atributuak ez zaizkio gehituko eguneratutako estiloari.


Emaguzu laguntza!