Estilo berriak hautapenetik sortzea

Eskuz formatua emandako hautapen batetik abiatuz estilo berria sortzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak alboko barran Estiloak panela irekitzeko.

  2. Egin klik Estiloak panelaren gaineko ikonoan estilo berriaren estilo-kategoriarako.

  3. Egin klik dokumentuan, adibidez eskuzko formatua aplikatu diozun paragrafoan, estilo hori kopiatzeko.

  4. Egin klik Estiloak panelaren goiko eskuineko izkinan dagoen Estilo-ekintzak menu-ikonoan eta aukeratu Estilo berria hautapenetik azpimenuan.

  5. Sartu izen bat estilo berrirako Estilo berria hautapenetik elkarrizketa-koadroan.

  6. Sakatu Ados.

Estilo berria hautapenetik ikonoa

'Estilo-ekintzak' menu-ikonoa

Arrastatu eta jareginez estilo berria sortzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak alboko barran Estiloak panela irekitzeko.

  2. Egin klik Estiloak panelaren gaineko ikonoan estilo berriaren estilo-kategoriarako.

  3. Paragrafoen, karaktereen eta zerrenden estiloetan, hautatu kopiatu nahi den estiloaren karaktere bat gutxienez, eta ondoren arrastatu hautapena Estiloak panelera eta askatu. Markoen estiloetan, hautatu markoa eta eutsi saguaren botoiari sakatua bere ikonoa aldatzen den arte, eta ondoren arrastatu Estiloak panelera eta askatu.

    Edo bestela, arrastatu eta jaregin hautapena 'Estiloak' panelaren goiko aldean dauden ikonoetako batera. Ez dago estilo-kategoria hori ireki beharrik.

  4. Sartu izen bat estilo berrirako Estilo berria hautapenetik elkarrizketa-koadroan.

Orrialdeen eta taulen estiloetan, 'Estiloak' panelaren goiko eskuineko izkinan dagoen Estilo-ekintzak menua erabili behar da. Estilo horiekin ezin da erabili arrastatu eta jaregiteko metodoa.

Emaguzu laguntza!