Ortografia eta gramatika egiaztatzea

Testu-hautapen baten edo dokumentu osoaren ortografia eta gramatika eskuz egiazta ditzakezu.

Ohar-ikonoa

To check the spelling and the grammar of a text, the appropriate dictionaries must be installed. For many languages three different dictionaries exist: a spellchecker, a hyphenation dictionary, and a thesaurus. Each dictionary covers one language only. Grammar checkers can be downloaded and installed as extensions. See the extensions web page.


Ortografia-egiaztatzea kurtsorea dagoen lekuan edo testu-hautapenaren hasieran hasten da.

  1. Egin klik dokumentuan edo hautatu egiaztatu nahi duzun testua.

  2. Aukeratu Tresnak - Ortografia.

  3. Balizko ortografia-errore bat aurkitzen denean, Ortografia elkarrizketa-koadroa irekitzen da eta LibreOffice(e)k zenbait zuzenketa iradokitzen ditu.

  4. Egin ekintza hauetako bat:

    Zuzenketa onartzeko, sakatu iradokizuna eta ondoren sakatu Zuzendu.

    Editatu goiko testu-koadroko esaldia, eta sakatu Zuzendu.

    Hitz ezezaguna erabiltzaileak definitutako hiztegi bati gehitzeko, sakatu Gehitu hiztegiari.

Emaguzu laguntza!