Etiketa dinamikoak erabiltzea

Etiketa dinamikoek informazio eta funtzio gehiago eskaintzen dizkiete Writerreko dokumentu batean zehaztutako hitzei. Etiketa dinamikoen luzapen bakoitzean erabilgarri dauden eginbideak desberdinak izan daitezke.

Etiketa dinamikoak instalatzea

Etiketa dinamikoak LibreOffice Writer aplikazioaren hedapen gisa horni daitezke.

Etiketa dinamiko bat instalatzeko aukera bat baino gehiago daude:

Etiketa dinamikoen menua

Writer dokumentu bateko edozein testu etiketa dinamikoekin markatu daiteke. Modu lehenetsian, magenta koloreko azpimarratua da. Kolorea aldatu dezakezu - LibreOffice - Aplikazio-koloreak aukeran.

Etiketa dinamiko bat seinalatzen denean, argibide batek adierazten du +klik eginez etiketa dinamikoen menua irekiko dela. Sagurik erabiltzen ez bada, jarri kurtsorea markatutako testuaren barruan eta ireki laster-menua ⇧+F10 sakatuta.

Etiketa dinamikoen menuan, etiketa dinamiko honetarako definituta dauden ekintza erabilgarriak ikusiko dituzu. Hautatu aukera bat menuan. Etiketa dinamikoen aukerak komandoak 'Tresnak - Autozuzenketaren aukerak' ataleko Etiketa dinamikoak orria irekitzen du.

Etiketa dinamikoak gaitu eta desgaitzeko

Etiketa dinamikoen hedapen bat gutxienez instalatu bada, Etiketak dinamikoak orria agertuko da Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak atalean. Erabili elkarrizketa-koadro hori etiteka dinamikoak gaitu eta desgaitzeko eta instalatutako etiketak kudeatzeko.

Ohar-ikonoa

Etiketa dinamikotzat jotzen den testua ez du zuzentzen ortografia-egiaztatzaileak.


Emaguzu laguntza!