Sekzioak erabiltzea

Sekzioak testuaren bloke izendunak dira, grafikoak edo objektuak barne izan ditzaketenak, eta hainbat modutan erabil ditzakezu:

Sekzio batek gutxienez paragrafo bat dauka. Testua hautatu eta sekzioa sortzean, paragrafo-jauzia automatikoki txertatzen da testuaren amaieran.

Testu-dokumentu bateko sekzioak txerta ditzakezu edo testu-dokumentu osoa sekzio gisa txerta dezakezu beste testu-dokumentu batean. Testu-dokumentu bateko sekzioak esteka gisa ere txerta ditzakezu beste testu-dokumentu batean edo dokumentu berean.

Ohar-ikonoa

Paragrafo berria sekzio baten aurretik edo ondoren txertatzeko, egin klik sekzioaren aurrean edo atzean, eta sakatu +Sartu.


Sekzioak eta zutabeak

Sekzioak lehendik dagoen sekzio batean txerta ditzakezu. Adibidez, bi zutabe dituen sekzioa zutabe bakarra duen sekzioan txerta dezakezu.

Sekzio-diseinuak (adibidez, zutabe kopurua) lehentasuna du orrialde-estiloan definitutako orrialde-diseinuarekiko.

Emaguzu laguntza!