LibreOffice 24.8 laguntza
Sekzio berriak edo beste dokumentu batzuetako sekzioetarako estekak txerta ditzakezu uneko dokumentuan. Sekzio bat esteka gisa txertatzen baduzu, estekaren edukia aldatu egiten da iturburu-dokumentua aldatzean.
Egin klik dokumentuan, sekzio berria txertatzea nahi duzun lekuan, edo hautatu sekzio bihurtu nahi duzun testua.
Paragrafo baten barruko testua hautatzen baduzu, testua paragrafo berri bihurtuko da automatikoki.
Aukeratu Txertatu - Sekzioak.
koadroan, idatzi sekzio berriaren izena.
Hautatu sekzioarentzako aukerak eta egin klik Txertatu botoian.
Sekzio bat esteka gisa txertatu aurretik, iturburu-dokumentuan sekzioak sortu behar dituzu.
Estekadun sekzioak dituen dokumentua irekitzean, LibreOffice aplikazioak sekzioen edukia eguneratzeko eskatuko dizu. Estekak eskuz eguneratzeko, aukeratu Tresnak - Eguneratu - Estekak.
Estekatutako sekzioak HTML dokumentuetan ere txerta ditzakezu. Orria web-arakatzaile batean bistaratzen duzunean, HTML dokumentua azkenekoz gorde zen unean zeuden sekzioen edukia bistaratzen da.
Egin klik dokumentuan, estekadun sekzioa txertatzea nahi duzun lekuan.
Aukeratu Txertatu - Sekzioak.
koadroan, idatzi sekzio berriaren izena.
In the Under Windows, you can also select the check box to automatically update the contents of the section when the section in the source document is changed.
area, select the check box.Sakatu Fitxategi-izena aukeraren alboan dagoen Arakatu botoia.
Aurkitu estekatu nahi duzun sekzioa duen dokumentua, eta egin klik Txertatu botoian.
koadroan, hautatu txertatu nahi duzun sekzioa.
Egin klik Txertatu botoian.