Orrialdearen lerroartearekin inprimatzea

Orrialdearen lerroartea aukerarekin inprimatzea erabilgarria da bi orrialde elkarren alboan dituzten dokumentuetarako (adibidez, liburu edo liburuxka batekoak), zutabe anitzeko diseinuetarako eta bi aldeetatik inprimatzeko pentsatuta dauden dokumentuetarako.

Dokumentu bat orrialdearen lerroartearekin inprimatzea gaitzeko

  1. Aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa - Orrialdea fitxa.

  2. Diseinu-ezarpenak sekzioan, hautatu Erabili orrialdearen lerroartea kontrol-laukia, ezarri Erreferentzia-estiloa eta egin klik Ados botoian.

    Erreferentzia-estiloa aukerak sareta bertikal (tipografiko) ikusezina ezartzen du, estiloan zehaztutako lerro-distantzia erabilita. 'Orrialdearen lerroartea' aktibatuta duten paragrafo guztiek lerro-distantzia hori erabiliko dute, testu-lerro baten beheko aldea saretaren hurrengo lerroarekin lerrokatuz, letra-tipoaren tamaina edo grafikoen presentzian kontuan hartu gabe.

    Hautatutako Erreferentzia-estiloa duten (edo Erreferentzia-estiloa heredatu duten) paragrafo guztiak automatikoki aktibatuko dira orrialdearen lerroarterako.

Paragrafoak orrialdearen lerroartearekin inprimatzea gaitzeko edo salbuesteko

  1. Hautatu salbuetsi nahi diren paragrafo guztiak, eta aukeratu Formatua - Paragrafoa - Koskak eta tartea.

  2. Garbitu Aktibatu orrialdearen lerroartea kontrol-laukia paragrafoak salbuesteko. Ezarri kontrol-laukia gaitzeko.

    Kontrol-laukian ez du eraginik orrialdearen lerroartea desgaituta badago orrialde-estiloan.

Paragrafo-estiloak orrialdearen lerroartearekin inprimatzea gaitzeko edo salbuesteko

  1. Ireki 'Estiloak' leihoa (), egin klik salbuetsi nahi den paragrafo-estiloan, egin eskuineko klik estiloan, aukeratu Aldatu. Elkarrizketa-koadroan, egin klik Koskak eta tartea fitxan.

  2. Garbitu Aktibatu orrialdearen lerroartea kontrol-laukia paragrafoak salbuesteko. Ezarri kontrol-laukia gaitzeko.

    Kontrol-laukian ez du eraginik orrialdearen lerroartea desgaituta badago orrialde-estiloan

Emaguzu laguntza!