LibreOffice 24.8 laguntza
Erreferentzia gurutzatuen bidez dokumentu bateko testu-pasarte eta objektu jakinetara jauzi egin dezakezu. Erreferentzia gurutzatua helburu eta erreferentzia batez osatuta dago, eta horiek eremu gisa txertatzen dira dokumentuan.
Epigrafe eta laster-markak dituzten objektuak helburu gisa erabil daitezke.
Erreferentzia gurutzatua txertatu aurretik, helburuak zehaztu behar dituzu testuan.
Hautatu erreferentzia gurutzatuaren helburu gisa erabili nahi duzun testua.
Aukeratu Txertatu - Erreferentza gurutzatua.
zerrendan, hautatu "Ezarri erreferentzia".
Idatzi helburuaren izena Izena koadroan. Hauatu Balioa koadroan bistaratutako testua.
Sakatu
. Helburuaren izena zerrendari gehituko zaio.Utzi elkarrizketa-koadroa irekita eta jarraitu hurrengo sekzioarekin.
Egin klik dokumentuan, erreferentzia gurutzatua txertatzea nahi duzun lekuan.
Aukeratu Txertatu - Erreferentza gurutzatua elkarrizketa-koadroa irekitzeko (jadanik irekita ez badago).
Mota zerrendan, hautatu "Txertatu erreferentzia".
Hautapena zerrendan, hautatu erreferentzia gurutzatua ezarri nahi diozun helburua.
Erreferentzia honekin zerrendan, hautatu erreferentzia gurutzatuaren formatua. Formatuak erreferentzia gurutzatu gisa bistaratzen den informazio mota zehazten du. Adibidez, "Erreferentzia" elementuak helburuko testua txertatzen du eta "Orrialdea" elementuak helburua kokatuta dagoen orrialde-zenbakia txertatzen du. Oin-oharren kasuan, oin-oharraren zenbakia txertatzen da.
Egin klik Txertatu botoian.
Sakatu Itxi amaitzeko.
Dokumentuko objektu gehienei ezar diezaiekezu erreferentzia gurutzatua, baldin eta epigrafea baldin badute. Objektuak grafikoak, marrazkiak, OLE objektuak eta taulak izan daitezke. Objektuari epigrafea gehitzeko, hautatu objektua, eta ondoren, aukeratu Txertatu - Epigrafea.
Egin klik dokumentuan, erreferentzia gurutzatua txertatzea nahi duzun lekuan.
Aukeratu Txertatu - Erreferentza gurutzatua.
Mota zerrendan, hautatu objektuaren epigrafe-kategoria.
Hautapena zerrendan, hautatu erreferentzia gurutzatua ezarri nahi diozun objektuak duen epigrafe-zenbakia.
Erreferentzia honekin zerrendan, hautatu erreferentzia gurutzatuaren formatua. Formatuak erreferentzia gurutzatu gisa bistaratzen den informazio mota zehazten du. Adibidez, "Erreferentziak" elementuak objektuaren epigrafe-kategoria eta epigrafe-testua txertatzen du.
Egin klik Txertatu botoian.
Sakatu Itxi amaitzeko.
Dokumentu bateko erreferentzia gurutzatuak eskuz eguneratzeko, aukeratu menuko Tresnak - Eguneratu - Eremauk edo sakatu F9.
Aukeratu Ikusi - Eremu-izenak erreferentzia-izenen ikuspegia eta erreferentzia-edukien ikuspegia txandakatzeko.