Edukiak babestea LibreOffice Writerren

Atal honetan, LibreOffice Writer aplikazioan edukia aldatzearen edo ezabatzearen aurka babesteko hainbat aukera azaltzen dira.

Sekzioak babestea LibreOffice Writerren

LibreOffice Writer testu-dokumentuetako edozein sekzio babestu daiteke aldaketen aurka, nahi izanez gero pasahitzarekin.

warning

Babesa ez dago pentsatuta informazioaren segurtasun-babes gisa, baizik eta nahigabe egindako aldaketak saihesteko.


Babesa aktibatzea

Babestu beharreko informazioak sekzio batean egon behar du. Sekzio bat sortu edo hautatzeko:

  1. Sekziorik ez badago, hautatu testua, eta aukeratu Txertatu - Sekzioa... menua.

  2. Sekzioa lehendik badago: Aukeratu Formatua - Sekzioak... menua eta hautatu sekzioa Sekzioa zerrendan, edo egin eskuineko klik sekzioaren gainean, nabigatzailean, eta aukeratu Editatu....

Babesa gaitzeko

  1. Edukiak pasahitzik gabe babestu nahi badituzu, aukeratu Idazketaren aurkako babesa atalean dagoen Babestu kontrol-laukia.

  2. Edukiak pasahitzarekin babestu nahi badituzu, aukeratu Babestu eta Pasahitzarekin kontrol-laukia eta sakatu Pasahitza... botoia. Sartu gutxienez bost karaktere dituen pasahitz bat eta baieztatu.

Babesa aldatzea

Aukeratu Formatua - Sekzioak... menua eta hautatu sekzioa Sekzioa zerrendan, edo egin eskuineko klik sekzioaren gainean, nabigatzailean, eta aukeratu Editatu....

  1. Babesak pasahitzik ez badu, eta bat eman nahi badiozu, aukeratu Pasahitzarekin kontrol-laukia eta sakatu Pasahitza botoia. Sartu gutxienez bost karaktere dituen pasahitz bat eta baieztatu.

  2. Babesak pasahitza badu, eta hura garbitu nahi baduzu, kendu marka Idazketaren aurkako babesa ataleko Pasahitzarekin kontrol-laukiari eta sartu pasahitz zuzena.

  3. Sekzioa pasahitzarekin babestuta badago eta hura aldatu nahi baduzu, sakatu Editatu sekzioak leihoko Pasahitza botoia eta sartu pasahitz zuzena birritan.

Babesa desaktibatzea

Aukeratu Formatua - Sekzioak... menua eta hautatu sekzioa Sekzioa zerrendan, edo egin eskuineko klik sekzioaren gainean, nabigatzailean, eta aukeratu Editatu....

  1. Babesak pasahitzik ez badu, kendu marka Babestu aukerari, Idazketaren aurkako babesa atalean.

  2. Babesak pasahitza badu, kendu marka Babestu aukerari, Idazketaren aurkako babesa atalean, eta sartu pasahitz zuzena.

Gelaxkak babestea LibreOffice Writer tauletan

LibreOffice Writer aplikazioko tauletako banakako gelaxken edo taula osoen edukia aldaketen aurka babestu dezakezu.

warning

Babesa ez dago pentsatuta informazioaren segurtasun-babes gisa, baizik eta nahigabe egindako aldaketak saihesteko.


Babesa aktibatzea

  1. Gelaxka bat edo gehiagorako, kokatu kurtsorea gelaxka batean edo hautatu gelaxka bat baino gehiago. Aukeratu Taula - Babestu gelaxkak menu-barran.

  2. Taula osorako, hautatu taula eta aukeratu Taula - Babestu gelaxkak menu-barran.

Babesa desaktibatzea

note

Beharrezkoa bada, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza eta hautatu Gaitu kurtsorea Babestutako areak atalean.


  1. Kokatu kurtsorea gelaxkan edo hautatutako gelaxketan, eta aukeratu Taula - Kendu babesa gelaxkei menu-barran.

  2. Taula osorako, nabigatzailean egin eskuineko klik taulan, eta aukeratu Taula - Kendu babesa laster-menuan, edo hautatu taula osoa eta aukeratu Taula - Kendu babesa gelaxkei menu-barran.

Edukia babestea aurkibideetan eta indizeetan

LibreOffice Writer dokumentuetan sortutako aurkibide eta indizeak automatikoki babestuta daude ustekabeko aldaketen aurka.

warning

Babesa ez dago pentsatuta informazioaren segurtasun-babes gisa, baizik eta nahigabe egindako aldaketak saihesteko.


Babesa aktibatzea

  1. Egin eskuineko klik indizean edo aurkibidean. Aukeratu Editatu indizea... laster-menuan. Aukeratu Babestuta eskuzko aldaketarik ez egiteko, Mota fitxan.

  2. Egin eskuineko klik indizean edo aurkibidean, nabigatzailean, eta aukeratu Indizea - Irakurtzeko soilik elementua.

Babesa desaktibatzea

note

Beharrezkoa bada, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza eta hautatu Gaitu kurtsorea Babestutako areak atalean.


  1. Egin eskuineko klik indizean edo aurkibidean. Aukeratu Editatu indizea... laster-menuan. Kendu marka Babestuta eskuzko aldaketarik ez egiteko aukerari, Mota fitxan.

  2. Egin eskuineko klik indizean edo aurkibidean, nabigatzailean, eta kendu marka Indizea - Irakurtzeko soilik elementuari.

Eremuak eta laster-markak aldaketetatik babestea

Aukeratu Tresnak - Babestu dokumentua - Babestu eremuak eremu guztiak babesteko aldaketen aurrean. Erabili babes hori eremuetan nahi gabeko aldaketak gertatu daitezen eragozteko.

Aukeratu Tresnak - Babestu dokumentua - Babestu laster-markak laster-marka guztiak babesteko aldaketen aurrean. Erabili babes hori laster-marketan nahi gabeko aldaketak gertatu daitezen eragozteko.

LibreOffice Writer dokumentu osoa babestea aldaketen aurrean.

LibreOffice Writer dokumentu osoa babestu daiteke aldaketen aurrean, honako fitxategi-formatuetako bat erabilita: .doc, .docx, .odt edo .ott.

warning

Babesa ez dago pentsatuta informazioaren segurtasun-babes gisa, baizik eta nahigabe egindako aldaketak saihesteko.


Dokumentu osoaren babesa gaitzeko, joan - LibreOffice Writer - Bateragarritasuna atalera eta aukeratu Babestu inprimakia. Babesa desgaitzeko, kendu aukera horren marka.

Emaguzu laguntza!