Inprimatzeko paper-erretiluak hautatzea

Erabili orrialde-estiloak paper-iturburu ezberdinak zehazteko dokumentu orrialde ezberdinentzat.

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  2. Sakatu Orrialde-estiloak ikonoa.

  3. Egin klik eskuineko botoiaz paper-iturburua zehaztu behar diozun orrialde-estiloan eta aukeratu Aldatu.

  4. Paper-erretilua koadroan, hautatu erabiliko den paper-erretilua.

  5. Sakatu Ados.

  6. Errepikatu 1-5 urratsak paperarentzat zehaztu nahi duzun orrialde-estilo bakoitzarentzat.

  7. Aplikatu orrialde-estiloa nahi duzun orrialdeei.

Emaguzu laguntza!