Zer inprimatuko den hautatzea

Dokumentu bateko banakako orrialdeak, orrialde-barruti bat edo hautapen bat inprimatzea hautatu daiteke.

Orrialde bakarra inprimatzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu, Inprimatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Barrutia eta kopiak sekzioan, hautatu Orrialdeak aukera. Testu-koadroak uneko orrialde-zenbakia erakutsiko du.

  3. Sartu inprimatu nahi den orrialdearen zenbakia.

  4. Ezkerreko aurrebista-koadroak orrialde hautatua erakutsiko du.

Orrialde-barruti bat inprimatzea

  1. Hautatu Fitxategia - Inprimatu aukera Inprimatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Barrutia eta kopiak sekzioan, hautatu Orrialdeak. Testu-koadroak uneko orrialde-zenbakia erakutsiko du.

  3. Sartu inprimatu nahi diren orrialdeen zenbakiak.

    • Erabili - orrialde-barruti bat adierazteko. Adibidez, 1-4 ezartzen bada, 1 eta 4 arteko orrialdeak inprimatuko dira.

    • Barruti partzialak ere onartzen dira: -5 aukerak 5. orrialdearen artekoak inprimatuko ditu; 10- aukerak 10. orrialdetik dokumentuaren amaierara daudenak inprimatuko ditu.

    • Erabili , edo ; orrialde-zerrenda bat adierazteko. Adibidez, 1,3;7 aukerak 1., 3. eta 7. orrialdeak inprimatzen ditu. Zuriuneak hautazkoak dira: 1, 3, 7 aukerak ere berdin funtzionatzen du.

    • Konbinazioak ere ezarri daitezke. Adibidez, 1, 3, 5-10, 15- aukerak 1. eta 3. orrialdeak, 5. orrialdetik 10.era eta 15. orrialdetik dokumentuaren amaierara arte inprimatzen ditu.

  4. Ezkerreko aurrebista-koadroak orrialde hautatuak erakutsiko ditu.

Testuen edo grafikoen hautapen bat inprimatzea

  1. Hautatu inprimatuko den edukia

  2. Hautatu Fitxategia - Inprimatu aukera Inprimatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  3. Barrutia eta kopiak sekzioan, aukeratu Hautapena,

  4. Aurrebista-koadroak hautatutako materiala erakutsiko du.

Emaguzu laguntza!