Liburuxkak inprimatzea

Writer dokumentua liburuxka gisa inprima dezakezu. Hau da, Writerrek bi orrialde inprimatzen ditu orrialdearen alde bakoitzean, eta hala, orrialdea toles daiteke, eta dokumentua liburu gisa irakur dezakezu.

Liburuxka gisa inprimatu nahi duzun dokumentua sortzean, erabili orientazio bertikala. Writer dokumentua inprimatzean aplikatzen du liburuxkaren diseinua.

LibreOffice ez dago diseinatuta orrialde-orientazio horizontala duten dokumentuen liburuxka motako inprimaketa maneiatzeko, baina hala ere posible da horrelako dokumentuak inprimatzea.

Ezin da irudi handi bat bi orrialdetan zehar inprimatu. Ebaki irudia bi zatitan eta txertatu zati bakoitza orrialde batean.

Liburuxkak inprimatzeko

  1. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu.

  2. Inprimatu elkarrizketa-koadroan, egin klik Propietateak botoian.

  3. Inprimagailuaren Propietateak elkarrizketa-koadroan, hautatu orrialde-orientazio horizontala.

Iradokizun-ikonoa

Inprimagailuak inprimatze bikoitzaren funtzioa badu, "bikoitza - ertz laburra" ezarpena erabili behar duzu inprimagailuaren ezarpenen elkarrizketa-koadroan, liburuxkak beti horizontalean inprimatzen baitira.


  1. Itzuli Inprimatu elkarrizketa-koadrora.

  2. Orrialde-diseinua sekzioan, hautatu Liburuxka.

  3. Orri baten bi aldeean automatikoki inprimatzen duen inprimagailuetan, zehaztu Barrutia eta kopiak sekzioan Orrialde bakoitiak eta bikoitiak inprimatu nahi direla.

  1. Sakatu Inprimatu.

Dokumentu bertikal bat orrialde horizontal batean inprimatzen baduzu, liburuxka bateko bi aldeak elkarren alboan inprimatuko dira. Bi aldeetatik inprimatzeko gaitasuna duen inprimagailu bat baduzu, liburuxka oso bat sortu dezakezu zure dokumentutik abiatuta, ondoren orrialdeak tartekatu behar izan gabe. Alde batetik soilik inprimatzeko gaitasun duen inprimagailu bat baduzu, efektu bera lortu dezakezu lehenengo aurreko orrialdeak inprimatuta, "Aurreko aldeak / eskuineko orrialdeak / orrialde bakoitiak" aukera markatuta, ondoren paper-pila osoa inprimagailuan sartuta eta atzeko orrialde guztiak inprimatuta "Atzeko orrialdeak / ezkerreko orrialdeak / orrialde bikoitiak" aukera markatuta.

Ohar-ikonoa

LibreOffice aplikazioak orrialdeak okerreko ordenan inprimatzen baditu, hautatu Inprimatu alderantzizko ordenan Barrutia eta kopiak atalean, eta inprimatu dokumentua berriro.


Emaguzu laguntza!