Orrialde-estiloak sortzea eta aplikatzea

LibreOffice aplikazioak orrialde-estiloak erabiltzen ditu orrialde-diseinua zehazteko, eta hor sartzen dira orrialdearen orientazioa, atzeko planoa, marjinak, goiburukoak, orri-oinak eta testu-zutabeak. Dokumentuko orrialde bakarraren diseinua aldatzeko, orrialde-estilo pertsonalizatua sortu eta orrialdeari aplikatu behar diozu.

Orrialde-estilo berria definitzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  2. Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.

  3. Orrialde-estiloen zerrendan, egin klik eskuineko botoiaz elementuan eta aukeratu Berria.

  4. Antolatzailea fitxan, idatzi izena Izena koadroan.

  5. Egin ekintza hauetako bat:

  1. Erabili elkarrizketa-koadroko fitxak orrialde-estiloaren diseinu-aukerak ezartzeko, eta egin klik Ados botoian.

Orrialde-estilo bat aplikatzeko

  1. Egin klik orrialde-estiloa aplikatu nahi diozun orrialdean.

  2. Egin honako ekintzetako bat:

Orrialde-estilo baten “Hurrengo estiloa” gainidazteko

  1. Kokatu kurtsorea orrialde-estiloa duen orrialdearen eta Hurrengo estiloa aukeran zehaztutako estiloa duen orrialdearen artean.

  2. Egin eskuineko klik eta aukeratu Editatu orrialde-jauzia.

  3. Hautatu Orrialde-estiloarekin kontrol-laukia.

  4. Sartu aplikatuko den orrialde-estiloa.

Ikusi Orrialde-estilo batean eskuz definitutako barrutia.

note

Egoera berezia sortzen da Hurrengo estiloa eta orrialde-estiloa bera desberdinak direnean, eta orrialde-estilo hori elkarren ondoko bi orrialderi aplikatu nahi zaienean. Adibidez, Lehen orrialdea estiloa aplikatu bazaio orrialde bati eta hurrengo orrialdeari ere 'Lehen orrialdea' estiloa aplikatu nahi bazaio, 'Lehen orrialdea' estiloa eskuz gainidatzi beharko da, bere konfigurazioan ageri baita bere ondoren Orrialde-estilo lehenetsia datorrela.


Orrialde berriari orrialde-estilo bat aplikatzeko

  1. Egin klik dokumentuan, orrialde berria hastea nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Jauzi gehiago - Eskuzko jauzia.

  3. Hautatu Orrialde-jauzia.

  4. Orrialde-estiloa koadroan, hautatu eskuzko jauziaren ondoren dagoen orrialdeari aplikatuko zaion orrialde-estiloa.

  5. Sakatu Ados.

Emaguzu laguntza!