Orrialde-orientazioa aldatzea

Writerreko testu-dokumentuen orri-propietate guztiak (adibidez, orriaren orientazioa) orri-estiloen bidez definitzen dira. Lehenespenez, testu-dokumentu berri batek 'Lehenetsia' orri-estiloa erabiltzen du orri guztietarako. Lehendik dagoen testu-dokumentu bat irekitzen baduzu, baliteke orri bakoitzak orri-estilo bat aplikatuta edukitzea.

Garrantzitsua da jakitea orri-propietate batean aplikatzen dituzun aldaketek uneko orri-estiloa erabiltzen duten orriei bakarrik eragingo dietela. Uneko orri-estiloa leihoaren beheko ertzean dagoen Egoera barran agertzen da.

Orri-orientazioa orri guztietarako aldatzea

Zure testu-dokumentuak orri-estilo bera duten orriak bakarrik badauzka, orri-propietateak zuzenean alda ditzakezu:

  1. Aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa.

  2. Egin klik Orrialdea fitxan.

  3. Paper-formatua menuan, hautatu “Bertikala” edo “Horizontala”.

  4. Sakatu Ados.

Orri-orientazioa orri batzuetarako bakarrik aldatzea

LibreOffice(e)k orri-estiloak erabiltzen ditu dokumentu bateko orrien orientazioa zehazteko. Orri-estiloek orri-propietate gehiago ere definitzen dituzte, adibidez, goiburukoak eta orri-oinak, edo orriaren marjinak. 'Lehenetsia' orri-estiloa dokumentu honetarako alda dezakezu, edo beste orri-estilo batzuk defini ditzakezu, eta orri-estilo horiek zure testuko edozein zatiri aplikatu.

Laguntzako orri honen amaieran, orri-estiloen esparruak xehetasun handiagoz aztertuko ditugu. Orri-estiloaren kontzeptua ondo ulertzen ez baduzu, irakurri orri honen amaierako atala.

note

Karaktere-estiloek edo paragrafo-estiloek ez bezala, orri-estiloek ez daukate hierarkiarik. Orri-estilo berria sor dezakezu lehendik dagoen orri-estilo baten propietateetan oinarrituz, baina, gero, iturburuko estiloa aldatzen duzunean, orri-estilo berriak ez ditu aldaketak automatikoki heredatuko.


Orri-orientazioa orrialde-estiloa partekatzen duten orri guztientzako aldatzeko, aurrenik orrialde-estilo bat behar duzu, gero estilo hori aplikatzeko:

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  2. Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.

  3. Egin klik eskuineko botoiaz eta aukeratu Berria. Orri-estilo berriak hasieran hautatutako orri-estiloaren propietate guztiak bereganatuko ditu.

  4. On the General tab page, type a name for the page style in the Name box, for example "My Landscape".

  5. Hurrengo estiloa koadroan, hautatu zer orri-estilo aplikatu nahi diozun estilo berria duen orriaren atzetik datorren hurrengo orriari. Ikusi orri-estiloen esparruei buruzko atala laguntzako orri honen amaieran.

  6. Egin klik Orrialdea fitxan.

  7. Paper-formatua menuan, hautatu “Bertikala” edo “Horizontala”.

  8. Sakatu Ados.

Orain, "Horizontala 1" izena duen orrialde-estilo bat definitu duzu. Estilo berria aplikatzeko, egin klik bikoitza "Horizontala 1" orrialde-estiloan, Estiloak leihoan. Orrialde-estiloen uneko esparruko orrialde guztiak aldatuko dira. "Hurrengo estiloa" beste estilo bat izan dadin definitzen baduzu, orrialde-estiloen uneko esparruko lehen orrialdea soilik aldatuko da.

Orrialde-diseinu bertikala eta horizontala azkar txandakatzeko

LibreOffice Writerrek eskaintzen duen txantiloi lehenetsiak orrialde-diseinuko hainbat estilo ditu. Horien artean, Orrialde-estilo lehenetsia estiloak orientazio bertikala du eta Horizontala estiloak orientazio horizontala du.

Estilo horiek orientazio bertikala eta horizontala azkar eta erraz txandakatzeko erabili daitezke, eskuzko jauziak txertatuz eta orrialde-estilo egokiak aukeratuz, behean deskribatzen den moduan:

  1. Kokatu kurtsorea orrialde-jauzia txertatuko den tokian.

  2. Joan Txertatu - Jauzi gehiago - Eskuzko jauzia. Txertatu jauzia elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  3. Aukeratu Orrialde-jauzia eta Orrialde-estiloa goitibeherako zerrendan, aukeratu jauziaren ondoren aplikatuko den orrialde-estiloa (orrialde-estilo lehenetsia, horizontala, etab.).

  4. Aplikatutakoa berriro aldatu behar bada dokumentuko beste punturen batean (adibidez, orientazio horizontaletik bertikalera itzultzeko), kokatu kurtsorea puntu horretan eta errepikatu arestian deskribatutako urratsak.

Orri-estiloen esparrua

Komeni da orri-estiloen esparruak LibreOffice(e)n nola funtzionatzen duen jakitea. Orri-estilo bat editatzen duzunean, zure testu-dokumentuko zer orri aldatuko dira?

Orri bakarreko estiloak

A page style can be defined to span one page only. The “First Page” style is an example. You set this property by defining another page style to be the "next style", on the Format - Page Style - General tab page.

Orrialde bakarreko estiloa uneko orrialde-estiloaren beheko ertzean hasiko da eta hurrengo orrialde-jauzian amaituko da. Hurrengo orrialde-jauzia automatikoki agertuko da testua hurrengo orrialdera igarotzen denean. Zenbaitetan, "orrialde-jauzi biguna" deitzen zaio. Nahi izanez gero, eskuzko orrialde-jauzi bat txertatu daiteke.

Kurtsorearen kokagunean eskuzko orrialde-jauzi bat txertatzeko, sakatu +⏎ edo aukeratu Txertatu - Eskuzko jauzia eta, ondoren, sakatu 'Ados'.

Orrialde-estilo batean eskuz definitutako barrutia

The “Default” page style does not set a different "next style" on the Format - Page Style - General tab page. Instead, the "next style" is set also to be “Default”. All page styles that are followed by the same page style can span multiple pages. The lower and upper borders of the page style range are defined by "page breaks with style". All the pages between any two "page breaks with style" use the same page style.

Kurtsorearen kokalekuan zuzenean "orrialde-jauzia estiloarekin" bat txertatu daiteke. Ekintza bera gauzatzeko beste modu bat, paragrafo bati edo paragrafo-estilo bati "orrialde-jauzia estiloarekin" propietatea aplikatzea da.

Egin ekintza hauetako bat:

Emaguzu laguntza!