Orrialde-zenbakiak

Writerren, orrialde-zenbakia testuan txerta dezakezun eremua da.

To Quickly Insert a Page Number in Header or Footer of Page Style

Choose Insert - Page Numbers to open a dialog to guide you in inserting a page number in the current page style header or footer and setting the page number alignment.

Orri-zenbakiak txertatzeko

Choose Insert - Field - Page Number to insert a page number at the current cursor position.

tip

Zenbakia ikusi ordez 'Orrialde-zenbakia' ikusten baduzu, aukeratu Ikusi - Eremu-izenak ().


Hala ere, eremu horiek lekuz aldatuko dira tesua gehitzean edo kentzean. Horrela, hobeto sar daiteke orrialde-zenbakiaren eremua kokaleku bera duen eta orrialde guztietan errepikatzen den goiburukoan edo orri-oinean.

Aukeratu Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Goiburukoa - (orrialde-estiloaren izena) edo Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Orri-oina - (orrialde-estiloaren izena) uneko orrialde-estiloa duten orrialde guztiei goiburuko bat edo orri-oin bat gehitzeko.

Zehaztutako orri-zenbaki batekin hasteko

Orain, orrialde-zenbakietan kontrol handiagoa eduki nahi duzun. Demagun, 12 orrialde-zenbakiarekin hasi behar litzatekeen testu-dokumentua idazten ari zarela.

  1. Egin klik dokumentuko lehen paragrafoan.

  2. Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Testu-fluxua fitxa.

  3. Jauziak arean, gaitu Txertatu. Gaitu Orrialde-estiloarekin Orrialde-zenbaki berria ezarri ahal izateko. Egin klik Ados botoian.

note

Orrialde-zenbaki berria orrialdeko lehen paragrafoen atributua da.


Orrialde-zenbakiaren formatua hautatzeko

Demagun, orrialde-zenbaki erromatarrak nahi dituzula: i, ii, iii, iv eta abar.

  1. Egin klik bikoitza orrialde-zenbakiaren eremuaren aurrean. Editatu eremuak elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.

  2. Hautatu zenbaki-formatua eta sakatu Ados.

Orrialde-zenbakiaren formatu desberdina erabiltzea goiburukoetan eta orri-oinetan

Erromatar zenbakien formatua duten zenbait orrialde behar dituzu, eta haien ondoren dauden gainerako orrialdeak beste formatu batean.

Writerren, orri-estilo bat baino gehiago beharko dituzu. Lehen orri-estiloak orri-oina du, eta orri-oin horrek zenbaki erromatarren formatua duen orri-zenbakiaren eremu bat dauka. Hurrengo orri-estiloak ere orri-oina du, baina orri-oin horretako orri-zenbakiaren eremuak beste itxura bat du.

Bi orri-estiloak orri-jauziaren bidez bereizi behar dira. Writerren, orri-jauzi automatikoak nahiz eskuz txertatutako orri-jauziak erabil ditzakezu.

Dokumentuaren arabera, bi aukera hauetako bat izango da egokiena: orri-estiloen artean eskuz txertatutako orri-jauzi bat erabiltzea, edo aldaketa automatikoa erabiltzea. Beste orriek duten estiloa ez den beste estilo bat duen titulu-orri bakarra behar baduzu, metodo automatikoa erabil dezakezu:

Lehen orriari beste orri-estilo bat aplikatzeko

  1. Egin klik dokumentuaren lehen orrialdean.

  2. Aukeratu Ikusi - Estiloak ().

  3. Estiloak leihoan, egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.

  4. Egin klik bikoitza "Lehen orrialdea" estiloan.

Orain izenburu-orrialdeak 'Lehen orrialdea' estiloa du, eta hurrengo orrialdeek automatikoki 'Orrialde-estilo lehenetsia' dute.

Orain adibidez orri-oin bat txertatu daiteke 'Orrialde-estilo lehenetsia' estilorako soilik, edo bi orrialde-estiloetan txertatu daitezke orri-oinak, baina orrialde-zenbakiaren eremuak aldatuta.

Eskuz txertatutako orri-estiloaren aldaketa bat aplikatzeko

  1. Egin klik beste orri-estilo bat aplikatu nahi duzun orriko lehen paragrafoaren hasieran.

  2. Aukeratu Txertatu - Jauzi gehiago - Eskuzko jauzia. Txertatu jauzia elkarrizketa-koadroa agertuko da.

  3. Estiloa zerrenda-koadroan, hautatu orrialde-estilo bat. Orrialde-zenbaki berria ere ezarri nahi izango duzu agian. Sakatu Ados.

Hautatutako orri-estiloa uneko paragrafotik estiloa duen hurrengo orri-jauziraino aplikatuko da. Baliteke aurrena orri-estilo berria sortu behar izatea.

Emaguzu laguntza!