Orrialde-jauziak txertatzea eta ezabatzea

Orri-jauzi bat eskuz txertatzeko

  1. Egin klik dokumentuan, orrialde berria hastea nahi duzun lekuan.

  2. Sakatu +⏎.

Eskuzko orri-jauzi bat ezabatzeko

  1. Egin klik atzetik eskuzko orrialde-jauzia duen orrialdeko lehen karakterearen aurrean.

  2. Sakatu 'Backspace' tekla (atzerako tekla).

Taula baten aurreko eskuzko orri-jauzi bat ezabatzeko

  1. Egin klik eskuineko botoiaz taulan eta aukeratu Taula.

  2. Egin klik Testu-fluxua fitxan.

  3. Garbitu Jauzia kontrol-laukia.

Orrialde-diseinu bertikala eta horizontala azkar txandakatzeko

LibreOffice Writerrek eskaintzen duen txantiloi lehenetsiak orrialde-diseinuko hainbat estilo ditu. Horien artean, Orrialde-estilo lehenetsia estiloak orientazio bertikala du eta Horizontala estiloak orientazio horizontala du.

Estilo horiek orientazio bertikala eta horizontala azkar eta erraz txandakatzeko erabili daitezke, eskuzko jauziak txertatuz eta orrialde-estilo egokiak aukeratuz, behean deskribatzen den moduan:

  1. Kokatu kurtsorea orrialde-jauzia txertatuko den tokian.

  2. Joan Txertatu - Jauzi gehiago - Eskuzko jauzia. Txertatu jauzia elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  3. Aukeratu Orrialde-jauzia eta Orrialde-estiloa goitibeherako zerrendan, aukeratu jauziaren ondoren aplikatuko den orrialde-estiloa (orrialde-estilo lehenetsia, horizontala, etab.).

  4. Aplikatutakoa berriro aldatu behar bada dokumentuko beste punturen batean (adibidez, orientazio horizontaletik bertikalera itzultzeko), kokatu kurtsorea puntu horretan eta errepikatu arestian deskribatutako urratsak.

Iradokizun-ikonoa

Irakurri Orrialde-orientazioa aldatzea laguntza-orria orrialdeen orientazioaren inguruan definitu daitezkeen beste konfigurazio aurreratu batzuk ikasteko.


Emaguzu laguntza!

Emaguzu laguntza!