Zenbaki-ezagutzea aktibatzea edo desaktibatzea tauletan

LibreOffice aplikazioak automatikoki ezagutzen ditu taula bateko gelaxketan sartzen diren zenbakiak edo datak, eta zenbaki-formatu egoki batera bihurtu ditzake. Erabili Taula - Zenbaki-formatua sartutako balioen bistaratzea aldatzeko.

Sarrera bat zenbaki gisa ezagutzen ez bada, zenbakiaren kategoria Testua kategoriara aldatuko da eta sarrera ez da aldatuko.

Zenbaki-ezagutzea ez bada hautatu, zenbakiak testu-formatuan gordeko dira eta automatikoki ezkerrean lerrokatuko dira.

Eginbide hau gaitzeko edo desgaitzeko, erabili hurrengo aukeretako bat:

Eginbide hori globalean aplikatzen da, dokumentu guztietako taula guztiei. Gaituta badago, taula-gelaxka batean data bat edo zenbaki bat idazten denean automatikoki emango zaio formatua. Eginbide hau gaitzen eta desgaitzen denean ez da aldaketarik gertatzen lehendik formatua eman zaien datetan.

- LibreOffice Writer - Taula

Emaguzu laguntza!