Laster-teklak erabiltzea (LibreOffice Writerreko erabilerraztasuna)

Ohar-ikonoa

Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.


Sakatu +<underlined character> teklak menu bat irekitzeko. Menu irekian, sakatu azpimarratutako karakterea, komando bat exekutatzeko. Esaterako, sakatu +I Txertatu menua irekitzeko, eta ondoren H hiperesteka bat txertatzeko.

Laster-menua irekitzeko, sakatu ⇧+F10. Laster-menua ixteko, sakatu Esc.

Sekzioak txertatzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Txertatu Txertatu tresna-barra irekitzeko.

  2. Sakatu F6 fokoa Txertatu tresna-barran egon arte.

  3. Sakatu eskuin-geziaren tekla Sekzioa ikonoa hautatu arte.

  4. Sakatu behera gezia, eta ondoren, eskuin-gezia txertatzea nahi duzun sekzioaren zabalera ezartzeko.

  5. Sakatu Sartu.

  6. Sakatu F6 kurtsorea dokumentuaren barruan kokatzeko.

Testu-taulak txertatzeko

  1. Sakatu F6 fokoa Estandarra tresna-barran egon arte.

  2. Sakatu eskuin-gezia Taula ikonoa hautatu arte.

  3. Sakatu behera gezia, eta ondoren, erabili gezi-teklak taulan sartu beharreko zutabe eta errenkada kopurua hautatzeko.

  4. Sakatu Sartu.

  5. Sakatu F6 kurtsorea dokumentuaren barruan kokatzeko.

Emaguzu laguntza!