Indize alfabetikoak sortzea

  1. Egin klik dokumentuan, indizea txertatu nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia.

  3. Mota fitxan, hautatu Mota koadroko "Indize alfabetikoa".

  4. Konkordantzia-fitxategi bat erabili nahi baduzu, hautatu Konkordantzia-fitxategia Aukerak arean, sakatu Fitxategia botoia, eta ondoren bilatu lehendik dagoen fitxategi bat edo sortu konkordantzia-fitxategi berri bat.

  5. Ezarri indizearentzako formatu-aukerak uneko fitxan edo elkarrizketa-koadro horretako beste fitxa batean. Adibidez, indizean letra bakarreko izenburuak erabili nahi badituzu, egin klik Sarrerak fitxan eta hautatu Mugatzaile alfabetikoa. Indizean mailen formatua aldatzeko, egin klik Estiloak fitxan.

  6. Sakatu Ados.

  7. Indizea eguneratzeko, egin klik eskuineko botoiaz indizean eta aukeratu Eguneratu indizea edo aurkibidea.

Emaguzu laguntza!