LibreOffice 7.3 laguntza
Egin klik hitz batean edo hautatu dokumentuan indize-sarrera gisa erabili nahi dituzun hitzak.
Aukeratu
, eta egin honako ekintzetako bat:Indizean ageri den testua aldatzeko, idatzi nahi duzun testua Sarrera koadroan. Hor idazten duzun testuak ez du dokumentuan hautatutako testua ordezten.
Dokumentuko antzeko hitzei indize-marka bat gehitzeko, hautatu Aplikatu antzeko testu guztiei.
Sarrerak indize pertsonalizatu bati gehitzeko, sakatu Erabiltzaileak definitutako indize berria ikonoa, sartu indizearen izena, eta sakatu Ados.
Aurkibideak sortzeko modurik onena aurkibidean sartu nahi dituzun paragrafo guztiei aurrez definitutako izenburuen paragrafo-estiloak aplikatzea da, esaterako, "1. izenburua".
Aukeratu Zenbakitzea fitxan.
eta egin klikHautatu aurkibidean sartu nahi duzun paragrafo-estiloa Paragrafo-estiloa koadroan.
Maila zerrendan, egin klik paragrafo-estiloari aplikatu nahi diozun maila hierarkikoa.
Sakatu Ados. Orain, dokumentuko izenburuei estiloa aplika diezaiekezu eta aurkibidean sar ditzakezu.