Paragrafoak koskatzea

Koskak uneko paragraforako, hautatutako paragrafo guztietarako edo paragrafo-estilo baterako alda ditzakezu.

tip

Erregela erabiliz ere ezar daitezke koskak. Erregela bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Erregela.


Koskak kokatzea

Koskak ezkerreko eta eskuineko orri-marjinen arabera kalkulatzen dira. Paragrafoa orri-marjinarantz hedatu nahi baduzu, sartu zenbaki negatibo bat.

note

Neurri-unitateak aldatzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Orokorra, eta gero hautatu beste neurri-unitate bat 'Ezarpenak' arean.


Koskak desberdinak dira idazteko noranzkoaren arabera. Esaterako, begiratu Testuaren aurretik koska-balioa ezkerretik eskuinerako hizkuntzetan. Paragrafoaren ezkerreko ertzari ezkerreko orrialde-marjinarekiko ezarriko zaio koska. Eskuinetik ezkerrerako hizkuntzetan, paragrafoaren eskuineko ertzari eskuineko orrialde-marjinarekiko ezarriko zaio koska.

Alderantzizko koskak

Alderantzizko kosketarako, sartu balio positiboa Testuaren aurretik aukeran eta balio negatiboa Lehen lerroa aukeran.

Alderantzizko koska ikonoa 'Propietateak' alboko barrako 'Paragrafoa' atalean dago. Egin klik ikono horretan Testuaren aurretik eta Lehen lerroa balioak txandakatzeko. Horrela, koskatutako lehen lerroaren eta alderantzizko koska baten arteko paragrafoa txandakatuko da.

Alderantzizko koska bat sortzeko: Sartu lehen lerroko koska bat koska hasiko den tokian, eta ondoren egin klik 'Alderantzizko koska' ikonoa alderantzizko koska sortzeko.

Alderantzizko koska ikonoa

Alderantzizko koska ikonoa

Alderantzizko koska komandoa tresna-barra bateko botoi gisa, , menu bateko elementu gisa edo laster-menu gisa gehitu daiteke, edo laster-tekla modura.

Emaguzu laguntza!