Dokumentu maisuak eta azpidokumentuak

Dokumentu maisuaren bidez dokumentu handiak kudeatu daiteke, adibidez, hainbat kapitulu dituen liburua. Dokumentu maisua LibreOffice Writer fitxategi indibidualentzako edukiontzira gisa ikusi daiteke. Fitxategi indibidualei azpidokumentu deitzen zaie.

Dokumentu maisuen ezaugarriak

Ohar-ikonoa

Dokumentu maisuari dokumentu bat gehitzen badiozu edo azpidokumentu berri bat sortzen baduzu, esteka sortzen da dokumentu maisuan. Azpidokumentuaren edukia ezin duzu zuzenean dokumentu maisuan editatu, baina nabigatzailea ireki dezakezu azpidokumentua editatzeko.


Estiloak erabiltzearen adibidea

Master.odm dokumentu maisua testuaz eta sub1.odt eta sub2.odt azpidokumenuetarako estekaz osatuta dago. Azpidokumentu bakoitzean 1.estiloa estilo-izen bera duen paragrafo-estilo berria definitu eta erabiltzen da, eta azpidokumentua gorde egiten dira.

Dokumentu maisua gordetzean, azpidokumentuetako estiloak dokumentu maisura inportatzen dira. Aurrena, sub1.odt azpidokumentuko 1. estiloa estilo berria inportatzen da. Ondoren, sub2.odt azpidokumentuko estilo berriak inportatzen dira, baina 1. estiloa dagoeneko badagoenez dokumentu maisuan, sub2.odt azpidokumentuko estilo hori ez da inportatuko.

Dokumentu maisuan lehen azpidokumentuko 1. estiloa estilo berria ikusiko duzu orain. Dokumentu maisuko 1. estiloa duten paragrafo guztiak lehen azpidokumentuko 1. estiloa atributuak erabiliz erakutsiko dira. Bigarren azpidokumentua, ordea, ez da bere kabuz aldatuko. Bigarren azpidokumentuko 1. estiloa duten paragrafoak beste atriburu batzuekin ikusiko dituzu. Hori sub2.odt dokumentua bakarrik edo dokumentu maisuaren zati gisa irekitzen duzunaren arabera egongo da.

Iradokizun-ikonoa

Nahasketarik ez sortzeko, erabili dokumentu-txantiloi bera dokumentu maisuarentzat eta haren azpidokumentuentzat. Hori automatikoki gertatzen da dokumentu maisua eta haren azpidokumentuak izenburuak dituen lehengo dokumentu batetik sortzean Fitxategia - Bidali - Sortu dokumentu maisua komandoaren bidez.


Emaguzu laguntza!