LibreOffice 24.8 laguntza
Gutun-ereduak sortzeko, helbide-datuen eremuak dituen testu-dokumentua eta helbideen datu-basea eduki behar dituzu. Ondoren, helbide-datuak eta testu-dokumentua konbinatu edo batu egiten dituzu gutunak inprimatzeko edo posta elektroniko bidez bidaltzeko.
Dokumentua HTML formatuan badago, kapsulatutako edo estekatutako irudiak ez dira mezu elektronikoarekin batera bidaliko.
Posta-konbinazioko morroiak gutun-ereduak sortzen laguntzen dizu.
Aukeratu Tresnak - Posta-konbinazioko morroia
Posta-konbinazioko morroia elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu. Ondoren, morroiaren orrietan nabigatzeko modu baten adibidea erakusten da:
Hautatu Hasi txantiloitik, eta egin klik Arakatu botoian.
Berria elkarrizketa-koadroa ikusten duzu.
Hautatu Posta komertziala ezkerreko zerrendan, eta ondoren Gutun komertzial modernoa eskuineko zerrendan. Sakatu Ados txantiloien elkarrizketa-koadroa ixteko, eta sakatu Hurrengoa morroian.
Hautatu Gutuna eta egin klik Hurrengoa botoian.
Morroiaren hurrengo urratsean, sakatu Hautatu helbide-zerrenda botoia, helbide-zerrenda zuzena erabiltzen ari zarela egiaztatzeko. Helbide-bloke bat erabili nahi baduzu, hautatu helbide-blokearen mota, parekatu datu-eremuak beharrekoa bada, eta sakatu Hurrengoa.
Ondoren, Sortu agurra urratsa dator. Desautatu Txertatu agur pertsonalizatua koadroa. Agur orokorra aukeran, hautatu gutun guztien hasieran agertzea nahi duzun agurra.
Posta-konbinazioko eremuak dokumentuko edozein tokitan kokatu nahi badituzu, hautatu helbideen zure datu-iturburuko zutabea eta, ondoren, arrastatu eta jaregin zutabe-goiburukoa dokumentuan, eremua kokatu nahi duzun lekuan. Ziurtatu zutabe osoa hautatu duzula.
Egin klik Hurrengoa botoian eta, azkenik, Amaitu botoian posta-konbinazioa sortzeko.