LibreOffice 7.1 laguntza
Oin-oharrek gai bati buruzko informazio gehiago ematen dute orrialdearen beheko aldean, eta amaiera-oharrek dokumentuaren amaieran. LibreOffice aplikazioak automatikoki zenbakitzen ditu oin-oharrak eta amaiera-oharrak.
Egin klik dokumentuan, oharraren aingura kokatzea nahi duzun lekuan.
Aukeratu Txertatu - Oin-oharrak eta amaiera-oharrak - Oin-oharra edo amaiera-oharra.
arean, hautatu erabili nahi duzun formatua. hautatzen baduzu, sakatu botoia eta hautatu oin-oharrean erabili nahi duzun karakterea.
arean, hautatu edo .
Sakatu Ados.
Idatzi oharra.
Oin-oharra sartzeko, Txertatu tresna-barrako Txertatu oin-oharra zuzenean ikonoan klik egin dezakezu.
Saguaren erakuslea esku bihurtzen da dokumentuko oin-oharraren edo amaiera-oharraren ainguran kokatzean.
Oin-oharren edo amaiera-oharren testua editatzeko, egin klik oharrean edo egin klik oharraren ainguran, testuan.
Oin-ohar baten formatua aldatzeko, egin klik gainean, sakatu ⌘+TF11 'Estiloak' leihoa irekitzeko, egin eskuineko klik zerrendako "Oin-oharra" aukeran, eta aukeratu Aldatu.
Oin-oharraren edo amaiera-oharraren testutik testuko ohar-aingurara joateko, sakatu PageUp.
Oin-ohar edo amaiera-ohar baten ainguraren zenbakitze-propietateak editatzeko, egin klik ainguraren aurrean, eta aukeratu Editatu - Oin-oharra/amaiera-oharra.
LibreOffice aplikazioak oin-oharrei eta amaiera-oharrei aplikatzen dien formatua aldatzeko, aukeratu Tresnak - Oin-oharrak eta amaiera-oharrak.
Oin-oharren edo amaiera-oharren testu-arearen propietateak editatzeko, aukeratu Formatua - Orrialdea, eta egin klik Oin-oharra fitxan.
Oin-oharra kentzeko, ezabatu oin-oharraren aingura testuan.