Hurrengo orrialdeen orrialde-zenbakiak txertatzea

Hurrengo orrialdearen orrialde-zenbakia erraz txerta dezakezu orri-oinean eremu baten bidez.

Orrialde-zenbakia soilik hurrengo orrialdea baldin badago bistaratuko da.

  1. Aukeratu Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Orri-oina eta hautatu orri-oinean gehitu nahi duzun orrialde-estiloa.

  2. Kokatu kurtsorea orri-oinean eta aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago.

  3. Eremuak elkarrizketa-koadroan, egin klik Dokumentua fitxan.

  4. Egin klik Mota zerrendako 'Orrialdea' aukeran eta Hautatu zerrendako 'Hurrengo orrialdea' aukeran.

  5. Egin klik Formatu zerrendako zenbakitze-estilo batean.

    Formatua zerrendan 'Testua' hautatzen baduzu, Balioa koadroan sartutako testua bakarrik bistaratuko da eremuan.

  6. Egin klik Txertatu botoian eremua orrialde-zenbakiarekin txertatzeko.

Orrialde-zenbakiak orri-oinetan txertatzea

Emaguzu laguntza!