Bilatzea eta ordeztea Writerren

Testu-dokumentuetan hitzak, formatua, estiloak eta beste hainbat elementu bilatu ditzakezu. Emaitza batetik bestera joan zaitezke, edo emaitza guztiak aldi berean nabarmendu eta beste formatu bat aplikatu edo hitzak beste testu batekin ordeztu ditzakezu.

'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroa

Testu jakin bat dokumentu osoan bilatzeko, ireki 'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroa, testu-hautapenik aktibo egon gabe. Dokumentuaren zati batean bakarrik egin nahi baduzu bilaketa, aurrena hautatu testuaren zatia, eta ondoren, ireki 'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroa.

Testua aurkitzeko

  1. Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu 'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Sartu bilatu beharreko testua Bilatu testu-koadroan.

  3. Egin klik Bilatu hurrengoa edo Bilatu denak botoian.

Bilatu hurrengoa botoia sakatzean, Writerrek sarreraren berdina den hurrengo testua erakutsiko dizu. Testu hori ikusi eta edita dezakezu. Ondoren, sakatu berriro Bilatu hurrengoa hurrengo testura joateko.

Elkarrizketa-koadroa ixten baduzu, tekla-konbinazio bat saka dezakezu (Ctrl+⇧+F) hurrengo testua elkarrizketa-koadroa ireki gabe bilatzeko.

Bestela, dokumentuaren beheko eskuineko ikonoak erabil ditzakezu hurrengo testura edo dokumentuko beste objektu batera joateko.

Bilatu denak botoia sakatzen baduzu, zure sarreraren berdina den testu guztia hautatuko du Writerrek. Orain, hautatutako testuari formatu lodia edo karaktere-estilo bat aplika diezaiokezu, adibidez.

Testua ordezteko

Ohar-ikonoa

Testu-bilaketa ez bezala, testu-ordeztea ezin da mugatu uneko hautapenera bakarrik.


  1. 'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroa irekitzeko, aukeratu 'Editatu - Bilatu eta ordeztu'.

  2. Sartu bilatu beharreko testua Bilatu testu-koadroan.

  3. Sartu aurkitutako testua ordeztuko duen testua Ordeztu honekin: testu-koadroan.

  4. Egin klik Ordeztu edo Ordeztu denak botoian.

Ordeztu botoian klik egitean, Writerrek dokumentu osoan bilatuko du Bilatu koadroko testua, eta kurtsorea dagoen kokalekuan hasiko da. Testua aurkitutakoan, Writerrek testua nabarmenduko du eta zure erantzunaren zain geratuko da. Egin klik Ordeztu botoian nabarmendutako testua Ordeztu testu-koadroan sartutako testuarekin ordezteko. Egin klik Bilatu botoian hurrengo testura joateko uneko hautapena ordeztu gabe.

Ordeztu denak hautatzen baduzu, Writerrek sarrerarekin bat datorren testu dena ordeztuko du.

Estiloak aurkitzeko

Demagun, dokumentuan paragrafo-estilo jakin bat duen testua bilatu nahi duzula, adibidez, "2. izenburua" estiloa.

  1. 'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroa irekitzeko, aukeratu 'Editatu - Bilatu eta ordeztu'.

  2. Egin klik Beste aukera batzuk botoian elkarrizketa-koadroa zabaltzeko.

  3. Markatu Paragrafo-estiloak.
    Bilatu testu-koadroa orain zerrenda-koadro bat izango da, eta bertan uneko dokumentuari aplikatu zaizkion paragrafo-estiloetako edozein hautatu ahal izango duzu.

  4. Hautatu bilatu nahi duzun estiloa, eta sakatu Bilatu hurrengoa edo Bilatu denak.

Formatuak aurkitzeko

Demagun, dokumentuan karaktere-formatu jakin bat duen testua bilatu nahi duzula.

Ohar-ikonoa

Formatuak bilatzean karaktere-atributu zuzenak bakarrik bilatzen dira, ez dira estilo baten zati gisa aplikatutako atributuak bilatzen.


  1. 'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroa irekitzeko, aukeratu 'Editatu - Bilatu eta ordeztu'.

  2. Egin klik Aukera gehiago botoian elkarrizketa-koadroa zabaltzeko.

  3. Egin klik Formatua botoian.

  1. Egin klik Bilatu hurrengoa edo Bilatu denak botoian.

Aukera gehiago

Antzekotasun-bilaketak bilaketa-testuaren ia berdina den testua aurki dezakezu. Ezberdina izan daitekeen karaktere kopurua ezar dezakezu.

Hautatu Antzekotasun-bilaketa aukera, eta nahi izanez gero, egin klik Antzekotasunak botoian ezarpenak aldatzeko. (Hiru zenbakietan 1 ezarrita ondo funtzionatzen du ingeleseko testuetan).

Iradokizun-ikonoa

When you have enabled Asian language support under - Languages and Locales - General, the Find & Replace dialog offers options to search Asian text.


Nabigatzailea

Nabigatzailea objektuak bilatu eta hautatzeko tresna nagusia da. Nabigatzailea kapituluak lekuz aldatu eta antolatzeko ere erabil dezakezu, eta horretarako, dokumentuari eskema-ikuspegia ematen dio.

Aukeratu Editatu - Nabigatzailea Nabigatzailea leihoa irekitzeko.

Erabili nabigatzailea objektuak, estekak eta erreferentziak dokumentu berean edo irekitako beste dokumentu batzuetan txertatzeko. Informazio gehiago lortzeko, ikus Nabigatzailea gida.

Egin klik dokumentuaren beheko, eskuineko zirkulu urdina duen ikonoan Nabigatzailea leiho txikia irekitzeko.

Erabili Nabigatzailea leiho txikia hurrengo objektura azkar joateko edo dokumentuan testua azkar bilatzeko.

Emaguzu laguntza!