Erabiltzaile-datuak eremu edo baldintzetan kontsultatzea

Erabiltzaile-datu batzuk baldintza edo eremuen bidez atzitu eta konpara ditzakezu. Adibidez, erabiltzaile-datuak eragile hauen bidez konpara ditzakezu:

Eragilea

Esanahia

== edo EQ

berdina da

!= edo NEQ

ez da honen berdina


Nahi izanez gero, baldintza erabil dezakezu dokumentuko testu jakin bat erabiltzaile zehatz batentzat ezkutatzeko.

  1. Hautatu ezkutatu nahi duzun testua dokumentuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Sekzioak.

  3. Ezkutatu arean, hautatu Ezkutatu kontrol-laukia.

  4. Baldintzarekin koadroan, idatzi user_lastname == "Doe". "Doe" erabiltzailearen abizena da, hain zuzen, erabiltzaie horrentzat ezkutatu nahi duzun testua.

  5. Sakatu Txertatu eta gorde dokumentua.

Ohar-ikonoa

Ezkutuko sekzioaren izena nabigatzailean ikus daiteke.


Ondorengo taulan, baldintza edo eremu bat definitzean atzitu daitezkeen erabiltzaile-aldagaien zerrenda erakusten da:

Erabiltzaile-aldagaiak

Esanahia

user_firstname

Izena

user_lastname

Abizena

user_initials

Inizialak

user_company

Enpresa

user_street

Kalea

user_country

Herrialdea

user_zipcode

Posta-kodea

user_city

Herria

user_title

Titulua

user_position

Postua

user_tel_work

Laneko telefono-zenbakia

user_tel_home

Etxeko telefono-zenbakia

user_fax

Fax-zenbakia

user_email

Posta elektronikoko helbidea

user_state

Estatua


Emaguzu laguntza!