Eremuei buruz

Eremuak dokumentuan aldatzen diren datuentzat erabiltzen dira, adibidez, uneko data edo dokumentuko orrialde kopuru osoa.

Eremuak ikustea

Eremuen osagaiak izena eta edukia dira. Bistaratzea eremu-izenaren eta eremu-edukiaren artean txandakatzeko, aukeratu Ikusi - Eremu-izenak.

Dokumentu bateko eremuen nabarmentzea bistaratzeko edo ezkutatzeko, aukeratu Ikusi - Eremu-itzaldurak. Eginbide hori behin-betiko desgaitzeko, aukeratu - LibreOffice - Aplikazio-koloreak, eta garbitu Eremu-itzaldurak aurrean dagoen kontrol-laukia.

Eremu-itzalduren kolorea aldatzeko, aukeratu - LibreOffice - Aplikazio-koloreak, bilatu Eremu-itzaldurak aukera, eta ondoren hautatu beste kolore bat Kolore-ezarpena koadroan.

Eremuaren propietateak

Dokumentuko eremu mota gehienek, datu-basearen eremuak barne,balio aldakorrak gorde eta bistaratzen dituzte.

Eremu mota hauek ekintza bat exekutatzen dute eremuan klik egitean:

Eremu mota

Propietatea

Leku-marka

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du leku-markari dagokion objektua txertatzeko, testuen leku-marken kasuan salbu. Kasu horretan, egin klik leku-markan eta idatzi gainean.

Txertatu erreferentzia

Saguaren erakuslea erreferentziara eramaten du.

Exekutatu makroa

Makroa exekutatzen du.

Sarrera-eremua

Eremuaren edukia editatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.


Eremuak eguneratzea

Dokumentuko eremu guztiak eguneratzeko, sakatu F9 edo aukeratu Editatu - Hautatu dena, eta sakatu F9.

Datu-basetik txertatutako eremu bat eguneratzeko, hautatu eremua eta sakatu F9.

Ohar-ikonoa

Leku-markak ez daude eguneratuta.


Emaguzu laguntza!