LibreOffice 24.8 laguntza
Hautatu lekuz aldatu edo kopiatu nahi duzun testua.
Egin ekintza hauetako bat:
Hautatutako testua mugitzeko, arrastatu testua dokumentuko beste kokapen batera eta askatu. Arrastatu ahala, saguaren erakuslea aldatu eta kutxa gris bat erakutsiko du.
Hautatutako testua kopiatzeko, eutsi sakatuta ⌘Ctrl arrastatzen ari zaren bitartean. Saguaren erakuslea aldatu eta plus ikur bat (+) erakutsiko du.