Kapitulu-zenbakitzea

Izenburu-hierarkia aldatu edo paragrafo-estilo pertsonalizatu bati hierarkian beste maila bat eslei diezaiokezu. Izenburuen paragrafo-estiloei kapitulu- eta sekzio-zenbakitzea ere eslei diezaiekezu. Modu lehenetsian, "1. izenburua" paragrafo-estiloa kapitulu-hierarkiaren goian dago.

Izenburu-estilo bati zenbakitze automatikoa gehitzea

  1. Aukeratu Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea, eta ondoren sakatu Zenbakitzea fitxa.

  2. Paragrafo-estiloa kutxan, hautatu zein izenburu-estilori gehitu nahi dizkiozun kapitulu-zenbakiak.

  3. Zenbakiak kutxan, hautatu erabili nahi duzun zenbakitze-estiloa, eta sakatu Ados.

Kapitulu-zenbakitze automatikoa izenburu-paragrafotik kentzeko

  1. Egin klik izenburu-paragrafoko testuaren hasieran, zenbakiaren ondoren.

  2. Sakatu 'Backspace' tekla (atzerako tekla) zenbakia ezabatzeko.

Paragrafo-estilo pertsonalizatua izenburu gisa erabiltzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea, eta ondoren sakatu Zenbakitzea fitxa.

  2. Hautatu estilo pertsonalizatua Paragrafo-estiloa koadroan.

  3. Sakatu parafrafo-estilo pertsonalizatuari esleitu nahi diozun izenburu-mailan, Maila zerrendan.

  4. Sakatu Ados.

Zenbakitutako edo buletdun zerrenden eskema-maila aldatzea

Kapituluak nabigatzailean antolatzea

Emaguzu laguntza!