Epigrafeak erabiltzea

Testu-dokumentuetan bata bestearen ondoren zenbakitutako epigrafeak gehi ditzakezu grafiko, taula, marko eta marrazki-objektuetan.

Epigrafe mota ezberdinentzako testua eta zenbakia-barrutia edita ditzakezu.

Ohar-ikonoa

Irudi edo objektu bati epigrafea gehitzean, objektua eta epigrafe-testua batera jartzen dira marko berrian. Taulari epigrafea gehitzean, epigrafe-testua paragrafo gisa txertatzen da taularen ondoan. Markoari epigrafea gehitzean, epigrafe-testua markoaren barruko testuari gehitzen zaio, aurretik edo atzetik.


Iradokizun-ikonoa

Objektua eta epigrafea lekuz aldatzeko, arrastatu elementu horiek dituen markoa. Markoa lekuz aldatutakoan epigrafe-zenbakitzea eguneratzeko, sakatu F9.


Epigrafe bat definitzeko, egin hau:

  1. Hautatu epigrafea gehitu nahi diozun elementua.

  2. Aukeratu Txertatu - Epigrafea.

  3. Hautatu nahi dituzun aukerak, eta sakatu Ados. Nahi baduzu, beste testu bat sartu dezakezu Kategoria koadroan, esaterako Irudia.

Ohar-ikonoa

Epigrafe-testua zuzenean dokumentuan edita dezakezu.


Epigrafe bati formatua emateko, epigrafe-kategoriaren izenarekin bat datorren paragrafo-estiloa erabiliko da. Esaterako, "Taula" epigrafe bat txertatzen baduzu, "Taula" paragrafo-estiloa aplikatuko zaio epigrafe-testuari.

Iradokizun-ikonoa

LibreOffice aplikazioak epigrafe bat gehi dezake, automatikoki, objektu, grafiko, marko eta taula bat txertatzen denean. Aukeratu - LibreOffice Writer - Autoepigrafea.


Kapitulu-zenbakiak gehitzea epigrafeei

Zenbakitzea eta paragrafo-estiloak

Buletak gehitzea

Zenbakitzea gehitzea

Buletak eta zenbakitzea desaktibatzea paragrafo jakinetan

Ordenatutako zerrendak konbinatzea

Zenbaki-barrutiak zehaztea

Emaguzu laguntza!