Taulako kalkuluaren emaitza beste taula batean bistaratzea

Taula bateko gelaxketan kalkuluak egin ditzakezu, eta emaitza beste taula batean bistaratu.

  1. Ireki testu-dokumentua, txertatu hainbat zutabe eta errenkada dituen taula, eta ondoren, txertatu gelaxka bakarra duen beste taula bat.

  2. Sartu zenbakiak taula handiko gelaxka batzuetan.

  3. Jarri kurtsorea gelaxka bakarreko taulan eta sakatu F2.

  4. Formula-barran, sartu exekutatu nahi duzun funtzioa, esaterako =SUM.

  5. Egin klik zenbakia duen taula handiko gelaxka batean, sakatu plus ikurra (+) eta egin klik zenbakia duen beste gelaxka batean.

  6. Sakatu .

Ohar-ikonoa

Nahi izanez gero, taulari testu normalaren portaera izateko formatua eman diezaiokezu. Txertatu taula markoan eta ainguratu markoa karaktere gisa. Markoa ondoko testuan ainguratuta geldituko da testua txertatzean edo ezabatzean.


Emaguzu laguntza!