Testu-dokumentuetan formula konplexuak kalkulatzea

Formulan aurrez definitutako funtzioak erabil ditzakezu, eta ondoren, kalkuluaren emaitza testu-dokumentuan txerta dezakezu.

Adibidez, hiru zenbakiren batez besteko balioa kalkulatzeko, egin honako hau:

  1. Egin klik formula txertatzea nahi duzun lekuan, eta sakatu F2.

  2. Sakatu Formula ikonoa, eta aukeratu "Batez bestekoa" 'Funtzio estatistikoak' zerrendatik.

  3. Idatzi hiru zenbaki, barra bertikalez bereizita (|).

  4. Sakatu . Emaitza eremu gisa txertatzen da dokumentuan.

Formula editatzeko, egin klik bikoitza dokumentuko eremuan.

Emaguzu laguntza!